Jose Angel ORIA

Netanyahuren ahulaldiak Israelen hauteskundeak deitzea eragin du

Apirilaren 9an egindako hauteskundeetan indar politiko eskuindarrek gehiengo garbia lortu bazuten ere, koalizio gobernu bat osatzeko gauza ez dira izan, neurri handi batean Benjamin Netanyahu lehen ministroa oso ahul ikusten dutelako aliatuek. Ultraortodoxoek soldaduska egin ala ez, horra adostu ezineko auzia.

Atzo goizaldean onartu zuen Israelgo Parlamentuak hauteskundeak berriz deitzea, Netanyahu koalizio bat osatzeko gai izan ez delako. Aste batzuk baino ez dira pasa bozketak egin zirenetik eta berriz ere hauteskundeak antolatzea erabaki dute, Israelen aurrekaririk ez duen egoera.

Joan den asteazkeneko gauerdian amaitu zuten parlamentariek hedabideek «psikodrama» deitu duten eztabaida luze eta beroa. Lehen ministroaren Likud alderdiak egin zuen bozketa deitzeko proposamena eta 74 parlamentarik aldeko botoa eman zuten, eta 45ek aurkakoa.

Dagoeneko agintean 13 urte egin dituen politikariaren «porrota» ikusi dute begiraleek. Bere Defentsa ministro izandako Avigdor Lieberman izan zen akordioari arazo gehien jarri ziona: kanpainako bere agindu nagusiari eustea erabaki zuen, ultraortodoxoak soldaduska egitera derrigortzea alegia, populazioaren sektore horrek orain arte ez baitu zerbitzu militarra egin beharrik izan.

Kontu horren inguruan ados ez jartzeak eragin zuen Israel Beitenu (Israel Gure Etxea) alderdiko bost diputatuek Netanyahuri babesa ez ematea.

Indarrean dagoen legediaren arabera, hautagai batek koalizioa sortzea lortu ezean, Reuven Rivlin presidenteak beste parlamentari bat aukeratu beharko zukeen gobernua osatzen saiatu zedin. Baina Netanyahuri ez zitzaion komeni bide hori, eta hauteskundeak deitzeko presio egin zuen. Aurkarien iritziz, lehen ministroak kargua utzi eta beste bati utzi behar zion ardura, baina gauzak modu horretan eginez gero, ustelkeriak eragindako arazoek Netanyahu egoera larrian ipiniko lukete. Eransten dute politikari kontserbadorearen asmoa bere burua ustelkeria kasu horietatik babestea dela, horretarako beharrezkoak dituen legeak onartuta.

Israelen eskola talmudikoetako milaka ikaslek ez daukate soldaduska egin beharrik, gainerako herritarrek egin behar izaten dutena, bigarren mailako herritar diren palestinarrak ez badira, jakina. Israeldar askori injustua iruditzen zaie beraiek zerbitzu hori eman behar izatea, eta ultraortodoxoek ez. Eta horixe agindu zuen Liebermanek.

Israel Beitenuko buruak iaz, Defentsa ministro zela, proposatu zuen ikasle talmudikoei ematen zaien tratua aldatu eta beste guztiek dituzten eginbehar berberak ezartzea. Aste honetan bertan sare sozial baten bidez jakinarazi du ez daukala alderdiko «printzipioak» alde batera uzteko asmorik. Netanyahuren alderdiak Likud «etsai politiko» moduan hartu zuen. «Politikan gauza guztiak ikusita neuzkala uste nuen, baina harritu naute presioen intentsitateak, paranoiak eta nire buruari buruzko espekulazioek», esan zuen Liebermanek.

Netanyahuk hartu duen erabakia hartu beharrean, bere alderdiko beste politikari bati gobernua osatzeko ardura utzi izan balio, «telefonoz hots egitea nahikoa zatekeen Benny Gantzen Urdin eta Zuri zentroko koalizioarekin gobernua osatzeko», Yohanan Plesner politologoaren arabera.

Abraham Diskin Zientzia Politikoetako irakasleak «Benjamin Netanyahuren amaieraren hasiera» ikusten du: «Ez da lehen bezain boteretsua, baina indartsua da. Ez du etsiko. Borrokan jarraituko du».

 

Récord de demoliciones de casas palestinas en un día

En abril el Estado israelí demolió más cantidad de casas palestinas que durante todo 2018. El incremento de violencia hacia los vecinos de Gaza, Jerusalén Este y Cisjordania había empezado semanas antes de las elecciones, «cuando los candidatos jugaban una carrera cuyo ganador sería quien prometiera más violencia y desplazamiento hacia el pueblo palestino», según la lectura realizada por analistas palestinos.

El 29 de abril el fenómeno alcanzó un pico de 31 demoliciones en Jerusalén Este en menos de 24 horas. Según la Oficina de Naciones Unidas para la Coordinación de Asuntos Humanitarios, representa el mayor número de demoliciones en un día desde que ese organismo empezó a monitorearlas en 2009. En lo que va de 2019, ya han sido destruidos 106 edificios palestinos. La nueva cita electoral hará que la cifra crezca mucho.

Las destrucciones de casas palestinas se llevan a cabo con niveles de agresión altísimos: a las 5 de la mañana llegan los uniformados con las excavadoras, dan a la familia unos minutos para que saquen algunos bienes y, si se resisten, los reprimen con gases lacrimógenos y balas de goma. En muchos casos, los palestinos deciden «autodemoler» sus casas. Les sale más barato. GARA