20.000 lagun baino gehiagoren aitzinean eta lagunartean egin zuen atzo Berri Txarrak taldeak Ikusi Arte Tour 2019 biraren kontzertu bereziena.Taldearen ibilbidean garrantzitsuak izan diren musikariekin partekatu zuen oholtza hirukoteak, jendearen gozamenerako ia hiru orduko kontzertuan.
Publikoaren antzera, agertoki gainean aritutakoak izan ziren gehien disfrutatu zutenak eta sare sozialen bidez esker oneko hitzak izan dituzte gonbidatutako lagunek. Broken Brothers Brass Band-eko kideak izan ziren lehen akordeak jotzeko ohorea izan zutenak.
euskaradun soinugile napar @berritxarrak kultura-heroitzat ditugu. Eztugu sekula ahaztuko #BTXkobetamendi egun berezirako gurekin gogoratu izana#CulturalHeroes #YoungGiftedAndBasque #ikusiartetour pic.twitter.com/k7YNNeRAXH
— Broken Brothers B.B. (@BrokenBrothers) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
Entzuleek ere eskertu zituzten gonbidatuek eskainitako une bereziak eta sarean partekatu dituzte haiek sortutako kolaborazioak.
Ederra izan zen Urbizu anai arrebek eskainitako emanaldia. Gorka gitarrarekin eta Nerea pianoan, ‘Berriz min hau’ abestia eraman zuten oholtzara, Altsasuko auzian espetxeratuak gogoan izan zituztela.
@berritxarrak ahaztezina, milesker ✨蘭#lagunartean #kobetamendi #BTXkobetamendi pic.twitter.com/HxTwpFFIIO
— Olatz (@olatzxanbu) 2019(e)ko uztailaren 15(a)
Berezia izan zen ere Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelekin partekatutako unea.
David eta Goliath!! #SuTaGar #BerriTxarrak. Oiloipurdi!! pic.twitter.com/yTAqLji1Kn
— imanol (@imanol_sopela) 2019(e)ko uztailaren 15(a)
"Gu Aitor Gorosabel ikustera etorri gara". #postureo #BTXkobetamendin@berritxarrak pic.twitter.com/5Yxv7USrDu
— Imanol Magro (@Imagreto) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
Asko izan ziren kontzertua memorian iltzatzeko ariketan mugikorra hartu eta unea betikotu nahi izan zutenak. Oroigarri horietako asko sareetara ere iritsi dira.
Infrasoinuak gara baino entzungo gaituzte @berritxarrak pic.twitter.com/zYGXatlX0T
— Koldo Huici (@koldo2k) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
Hirukote honek txalo zaparrada merezi du, baita gaur ondoan izan duten lantaldeak eta lagunek ere. ESKERRIK ASKO @berritxarrak! #BTXkobetamendi #kobetamendi @pandaartist @gotzonbarandi pic.twitter.com/kaqaJtBN2y
— Gaizka Peñafiel (@gaizkapenafiel) 2019(e)ko uztailaren 15(a)
Altxa Kobetamendi !! #ikusiarte @berritxarrak pic.twitter.com/hAtSumJQPi
— askatasun taupadak (@aurrerabolie) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
elkarrekin sentitzeko
— nere nere (@aranburunerea) 2019(e)ko uztailaren 15(a)
arriskua txalotzeko
ta mundu hau jorratzeko@berritxarrak pic.twitter.com/pjmsjVxauJ
Sarriren berbetan Aiora Renteria ta #BerriTxarrak. #BtxKobetamendi pic.twitter.com/xUAe3beFHZ
— Ane Urkiola (@anestraat) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
@anarirena eta @berritxarrak elkarrekin ikustea bertze oparia‼️#berritxarrak #ikusiarte Ez dadila haría eten. Milesker! pic.twitter.com/OjITSPKnIv
— MAKEIP (@makeip) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
Inoiz ahaztuko ez dugun kontzertua. Ez dadila haria eten @berritxarrak pic.twitter.com/f8DsIvU1Ta
— Ainhoa Larretxea (@Ainhoaa8) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
Hegan, hegan, hegan...
— Irus (@hiruhizki) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
Uff, gaur Kobetamendin bizi izandakoa bihotzaren memorian iltzatuta geratuko zaigu. Gaurko kontzertua euskal kulturaren urrezko liburuan, betirako.
Handiak, handiak, handiak #berritxarrak pic.twitter.com/eDrIk9Bm0P
BERRI TXARRAK izena jarri arren, euskal kulturari berri on gehien ekarri dizkiguzuen taldeetako bat izan zarete. Muga asko gainditzea eta eremu berrietara iristea lortu duzue eta utzi duzuena, gure historiaren parte da jada. Biba zuek @berritxarrak!! #berritxarrak pic.twitter.com/DgiHrH0sE6
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik etorritakoak zeuden entzuleen artean, baziren baina urrutiagotik heldutakoak ere. Galizatik, Kataluniatik edo Madriletik hurbildutakoak bazeuden.
650km después, desde Vigo, ya estamos aquí para decir ikusi arte a @berritxarrak 落落落 #BTXkobetamendi pic.twitter.com/72oirmiagP
— Laura Martín (@LauraMSastre) 2019(e)ko uztailaren 14(a)
Bidaia luzea egin zuten aurrekoek, baina gertu bizi zirenek ere kalbario ederra igaro zuten oherako bidean. Bilboko metroak zerbitzu berezia hitza eman bazuen ere, eskainitakoak gutxi zuen zerbitzutik. Kontzertua 0.25etan amaitua bazen ere, Plentziako norabidea zuen metroa hartzeko 2.20 arte itxaron behar izan zuten askok. San Mameseko metro geltokia gainezka eta bertara sartu ezinik, ehunka lagun aritu ziren Bilboko kaleetan zehar taxi bila.
Lagunoookkk!!! Atzoko @berritxarrak en kontzertua ederra ezta???? Eta etxera buelta??? @metrobilbaoeus normala al da 20.000 lagunentzat jarri zenuten zerbitzu berezia?. Horretarako ezer ez jarrita hobe.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2019(e)ko uztailaren 15(a)
Lanean lo zaudeten guztioi Besarkada bat. #lotsagarria #laguntzamesedez pic.twitter.com/NjOUEFM1Y5