Bilboko EH Bilduk «gogor salatu» du gauerdian bizkaitar hiriburuan gertatutako sexu erasoa eta erasoa pairatu duen emakumeari bere «babes eta elkartasun» guztia helarazi dizkio. Era berean, eraso sexista larri hau salatzeko deitzen diren mobilizazioetan parte hartuko duela jakinarazi du koalizioak.
Bruno Zubizarretak EH Bildu Bilboko zinegotziak adierazi duenez, «indarkeri sexista kasu larri berri baten aurrean gaude eta horren jatorria da gizonen eta emakumeen arteko egiturazko ezberdintasuna». «Emakume izate hutsagatik edozein emakumek sufritu dezake indarkeria», salatu du. Horrela, EH Bilduk azpimarratu duenez, «arazoaren larritasunaren aurrean, instituzioek premiazko erantzun integrala» eman behar dute eta «prebentzioan eta heziketan egiten denaz gain, emakumeek zein erasoek dituzten berezitasunak aintzat hartu behar dira». «Berdintasun politika aktiboak aldarrikatzen ditugu», nabarmendu du.
Era berean, EH Bilduko zinegotziak Bilboko Udalari eskatu dio eraso sexisten «jarraipen berezia» egitea «berriro erasorik ez gertatzeko». Horrez gain, Zubizarretak gogoratu duenez, orain dela aste batzuk EH Bilduk jaietan eraso sexistak saihesteko kanpaina abiarazi zuen eta hainbat neurri proposatu zituen. «Ezinbestekoa da neurriak martxan jartzea edozein motatako eraso sexista saihesteko», aldarrikatu du.

Juan Luis Agirre Letek askatasuna berreskuratu du, 28 urte preso izan eta gero

Una sentencia confirma la legalidad del apoyo del Ayuntamiento de Iruñea a Korrika

Graban el tremendo impacto de un rayo en las antenas de Zikuñaga de Hernani antes del amanecer

Maite Nosti, parlamentaria de Vox, deja el partido y provoca la disolución de la Agrupación
