NAIZ
IRUÑEA

Palestinako egoera zinemaren bidez ezagutzeko aukera, Iruñean

Palestina Habibti 2, palestinar zinema zikloa hastear da. Iraileko asteazken guztietan ikusgai izango da, Nafarroako Filmotekan 20.00etan. Lehenengo proiekzioa ‘Gas the Arabs’ dokumentala izango da, bihar asteazkenean.

Palestinako banderak Gazan. (Mahmud HAMS/AFP)
Palestinako banderak Gazan. (Mahmud HAMS/AFP)

Carlos Bover eta Julio Pérez del Campo zuzendariek beren lana aurkeztuko dute bihar asteazkenean. ‘Gas the Arabs’ hau aurtengo laburmetrai dokumental hoberenaren Goya sariaren irabazlea da.

Programazio guztia kalitate nabarmeneko bi luzemetraik eta bi dokumentalek osatzen dute, Palestinako okupazioaren eta kolonizazioren alderdi desberdinen gainean argia fokuratzen dutenak. Filme guztiak 20.00etan Nafarroako Filmategian izanen dira ikusgai. Hona hemen egitaraua:

‘Gas the Arabs’, Carlos Bover eta Julio Pérez del Campo 2017/VOSE (irailaren 4an). Gazan, Israeldar azken erasoaren ondoren, behin bonbardaketak amaituta, gatazkaren errealitatea komunikabideetatik desagertzen da. Ahaztutze horri aurre egiteko garrasia da, munduko espetxe handienean (Gazako zerrendan) bizi eta mehatxuak sufritzen dituzten eguneroko ezbeharren inguruko bidaia.

‘Invitación de Boda’, Annemarie Jacir 2017/VOSE (irailaren 11n). Amalen ezkontzarako herrian zehar gonbidapenak banatzeko honen aitak eta anaiak bizi duten abenturaren bitartez israeldar mugen barruan bizi diren palestinarren egoera aztertzen duen komedia dugu.

‘Domicilio privado’, Saverio Constanzo 2004/VOSE (irailaren 18an). Soldadu israeldar talde batek Cisjordaniko familia bati etxea okupatzen dionean bizi duten drama larrigarria kontatzen du. Okupazio sionistaren menpean bizi diren hainbat famili palestinarrentzat ohiko esperientzia da.

‘Roadmap to Apartheid’, Eron Davison eta Ana Nogueira 2012/VOSE (irailaren 25ean). Israeldar bat eta Hegoafrikako neska txuri batek, bakoitzak bere herrialdearen ezagutza intimoaren bitartez bietan apartheid erregimenaren sorrerari buruzko kontakizuna eraikitzen dute, honek herritarrengan eragindako inpaktua azaleratuz. Kontaketa Alicia Walker idazle estatubatuarrak egiten du.

Palestina Habibti / Palestina Maitea, herri baten erresistentziaren islada da. Napartar herriari palestinarren egoera bi hilabetez hurbiltzen saiatuko den musika, erakusketa, dantza, zinema, sukaldaritza eta hitzaldi sorta.
 
Palestina Habibti zikloa Palestinarekiko elkartasunaren esfortzu kolektiboa da, Nafarrora palestinar kulturaren aberastasuna eta aniztasuna ekarriz, beren herriaren erresistentziaren testigantza pertsonalak gehituz