NAIZ
Donostia

Dolumin eta esker oneko mezuak utzi ditu Iñigo Muguruzaren heriotzak sare sozialetan

Musikaren mundutik ez ezik, alor desberdinetako ertzetatik hainbat mezu irakurri ahal izan dira azken orduetan Iñigo Muguruzaren heriotza tamalduz.

Iñigo Muguruzaren heriotzaren albiste garratza publiko egin eta gutxira, Fermin Muguruza anaiak Twitterren egin du agerpena. Oroitzapen gozoa eskaini du musikari irundarrak, anaiarekin estu besarkatuta ageri den txioa argitara emanez. Heriotzaren aurrean, bizitza ospatu nahi izan du mezu hunkigarri baten bitartez.

Sortzaile izan zen Negu Gorriak taldeak ere heriotzaren berria jaso du. 

Musikaren alorretik ere Keu Agirretxea, Iñigo Muguruzaren alde gora eginez eta Fermin anaiaren mezua bertxiotuz.

Josetxo Silguero saxofoi jotzaileak ere Iñigo Muguruza gogoan izan du.

Berri Txarrak taldeak ere gogoan izan du:

Erreakzioetan lehenengoetarikoa Igor Elortza bertsolariarena izan da. Irungo Mosku auzoan berriki egindako saioaren ondotik elkarri eskainitako agurra izan du gogoan.

Diego Manrique musikan aditua den kazetariak Joxe Ripiauren kontzertu bat gogora ekarri du.

Literatur mundutik Katixa Agirre idazle gasteiztarrak gogoan izan du musikari hil berria.

Baita Karmele Jaiok ere.

Lucia Etxebarria ere batu da doluminetara. 

 

Eta sorkuntzaren mundutik ez da bakarra izan. Jon Garmendia idazleak ere oroitzapen mezua luzatu du sare sozialetan.

Politikatik ere iritsi dira dolumin mezuak. Albistea zabaldu eta gutxira Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak Muguruzaren heriotzari buruz esker oneko hitzak izan ditu.

 Podemos alderditik, Lander Martinezek eta Pablo Iglesiasek utzi dituzte dolumin mezuak.

Eta PSOEtik Eduardo Madinak.

Logroñoko Orfeoiak 2016an Kortaturen ‘Mierda de ciudad‘ abestia interpretatuz sarean zabaldu zen bideoa ere baliatu dute Mugurzari omenaldia egiteko, eta sarean berriro indarra hartu du.