EH Bilduren ordezkaritza Arnaldo Otegik, Maddalen Iriartek, Mertxe Aizpuruak eta Gorka Elejabarrietak osatu dute. ERCren izenean Pere Aragones, Marta Vilalta, Sergi Sabria eta Carolina Telechea egon dira. Gainera, Marta Rovirak bideokonferentzia bidez hartu du parte.
Ikasturte politikoaren hasierako gai nagusien azterketa politikoa eta epe laburrean egon daitezkeen eszenatoki ezberdinen gaineko hausnaketa egin dute bi indar politikoek.
Madrilgo egoera politikoa eta Kataluniako preso politikoen aurkako sententzia izan dituzte hizpide nagusi. ERCk hurrengo egunetan egingo duen Kongresuaz ere aritu dira.
Duela hilabete batzuk abiatutako elkarlanaren balorazio oso positiboa egin dute bi aldeek, eta aurrerantzean ere elkarlanari eusteko borondatea eta nahia azaldu dute.