Itb

Macedonia kalejira

Aurtengo Sanferminetan, urtero bezala, Macedonia Kalejira ospatu da, hogeita hamar jatorri eta kultura desberdinetako hogeita hamar elkarte baino gehiagok antolatutakoa. Kalejiraren helburu nagusia aniztasuna sustatzea da eta Peru, Senegal, Bolivia, Venezuela eso Ecuadorreko dantza taldeek osatzen dute, besteak beste. 

Kalejira Euskal herria 11 Kolore ekimenetik sortutako ekintza bat da. Miren Ripa Macedonia Kalejirako partaideak, dantza arabiarrak antolatzen ditu.

Orain dela bost urte sortu zen Macedonia Kalejira. Wiston Eraso Ecuadorreko dantza taldekoa da eta ekimenaren antolatzaileetako bat da. Erasok ekintza honen helburu nagusia zein den azaldu digu eta herrialde bakoitzaren kultura azpimarratu nahi izan du.