«Gainezka egin dugu», esan du Mugimendu Feministak. Eta gainezka egin dute Durangoko kaleek. Milaka emakume atera dira kalera, aldarri anitz eta zuzenekin, feminismoaren geroa Euskal Herrian indartsua izango dela erakustera.
«Ez gaude denok», esan dute, «presoak, hildakoak etxeko langileak» falta dira. Heteroarauari, kapitalismoari, arrazismoari eta patriarkatuari planto egin diote, alai eta dantzan, baina zapalkuntza anitzez zeharkatutako gorputzak amorruz hustuz –amorru zilegia, jardunaldiotan nabarmendu denez–.
Manifestazioaren bidean, hainbat ekintza egin dituzte: bost suziri jaurdi dituzte egin diren bost Jardunaldi Feministen alde, bankuetan "sistema irauli" zioten pegatinak jarri, "heteroarauari sua" zioen pankartari sua eman eta autodefentsa feministaren aldeko pankarta zabaldu Ertzaintzaren egoitzaren aurrean, beste askoren artean.
Manifestazioaren amaieran, indarrez sartu dira Landako Elkargunera, saltoka, ospatzeko arrazoiak ere ekarri baitizkio Mugimndu Feministari azken hiru egunetako saldak.
Jardunaldi Feministen azken indar erakustaldian, milaka emakume atera dira kalera. #SaldaBadago pic.twitter.com/xOS0TBTqW8
— Maddi Txintxurreta (@mtxintxurreta) November 3, 2019
Bost suziri, egin diren bost Jardunaldi Feministengatik. #SaldaBadago #SaldaGara pic.twitter.com/RnmTSfOw3J
— Maddi Txintxurreta (@mtxintxurreta) November 3, 2019