NAIZ

Mutrikun ere Kataluniarekin eta Altsasuko gazteekin elkartasun argiak piztu dituzte

Euskal Herriko hainbat txokotan egiten ari diren bezala, Kataluniar herriari eta Altsasuko gazteei babesa adierazteko ekimena egin zuten joan zen ostegunean eta elkartasun argiak piztu zituzten.

Babes dikean egin zuten grabaketa mutrikuarrek joan zen ostegunean, urriaren azken egunean. Gure Esku Dagok deituta, ehunka herritar bildu ziren Kataluniari eta Altsasuko gazteei elkartasuna helarazteko, Auzitegi Gorenaren epaien ondoren.

Argi, ikurrina eta bandera katalanak eskutan, irudi ederra utzi zuten.