Musika Gida Moreak autokritika du abiapuntu. «Iparragirre Rock Elkartean, urteroko programazioan emakumez osaturiko taldeak bermatzea izan da helburuetako bat. Hala ere, sasoi amaieretara heldutakoan, proposamen hau bete gabe geratu dela konturatu izan gara. Hausnarketa eginez ta egoera honi buelta emateko ahaleginetan, galdera pilo batekin egin dugu topo: arazo honekin kontzientziatuak egon arren, zein oztoporekin egiten dugu talka egunerokotasunean? Zein da hain barneratua dugun musika eredua? Benetan, hain gutxi al dira rock munduan neskaz osotutako taldeak? Zergatik ez ditugu ezagutzen?». Galdera guzti horiei eratzuna eman asmoz jaio da egitasmoa.
Gizartearen beste hainbat esparru bezala, Euskal Herriko oholtzak patriarkatuaren isla izan dira. Horren aurrean, emakumeen presentzia duen edozein talderi buruzko informazioa jasoko duen datu base digital zabal ta erabilgarri bat aurkeztu dute, «behingoz informazio falta ez dadin arrazoi edo aitzakiatzat hartu gure taulen gainean emakumezko erreferentziarik ez egoteko».
Herritarren laguntza ere eskatu dute zerrenda zabal hau osatzeko. «Talderen bat falta dela uste baduzu, edo talde bati buruzko informazio gehigarririk helarazi nahi badiguzu, eman izena aplikazioan eta bete ezazu fitxa».