
Usurbilgo Udalak erraustegiaren aurkako urgentziazko mozioa onartu zuen atzo egin zuen osoko bilkuran, errauste-planta probaldi fasean sartu zen egun berean. EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta berak bakarrik bozkatu zuen alde, EAJk eta PSEk aurka egin zuten. Mozioarekin batera abenduaren 13rako manifestazioa deitzea onartu zuen Udalak, 19.00etan Joxe Martin Sagardia plazatik abiatuta.
EH Bilduk bere testuan nabarmendu zuenez, erraustegia probaldi fasean hasi zen Europako Legebiltzarrak klima larrialdeia deklaratu zuen egun berean. «Gaia serioa eta kezkagarria ez balitz, usurbildarroi inork gustu txarreko broma egin digula dirudi, baina tamalez ez da broma. Gaurkoa egun beltza eta tristea da», eta horren adierazgarri da «Zubieta gainetik egun osoan zehar» ikusi zen ke etengabea.
Mozioak erraustegiak herritarrei eragiten dien kezka jasotzen du eta Usurbilgo Udalari eskatzen dio Gipuzkoako ahaldun nagusiari bilera eskaera egiteko, «erraustegiak herritarren osasunean eragin dezakeenaz hitz egiteko».
Gainera, alkateari eskatzen zaio Gipuzkoako alkate guztiei eskutitza bidaltzeko, «non usurbildarron kezka eta beldurra adieraziko zaien, eta usurbildarronganako konpromisozko eta elkartasunezko jarrera eskatuko zaien».
Horrekin batera, udaletxeko balkoian «xingola beltz erraldoi bat» zintzilikatzea proposatzen du mozioak, «protesta modura», eta herritarrei gauza bera egiteko eskatzen zaie.
EH Bilduk Usurbilgo kaskotik ikusten zen argazkia eraman zuen bilkurara; bertan erraustegitik ke zuria ateratzen zela ikusten zen.
Udalak igorritako oharrean zehaztu duenez, «EAJtik, hasieran, argazki horretan ageri dena zer den ez dakitela esan dute». Probaldi fasearen hasiera atzoko iragarrita zegoela argitu ostean, irudi horrek kezka eragiten ote dien galdetu zien Agurtzane Solaberrieta alkateak oposizioko kideei, «eta erantzuna baiezkoa izan da».

Juan Luis Agirre Letek askatasuna berreskuratu du, 28 urte preso izan eta gero

Una sentencia confirma la legalidad del apoyo del Ayuntamiento de Iruñea a Korrika

Graban el tremendo impacto de un rayo en las antenas de Zikuñaga de Hernani antes del amanecer

Maite Nosti, parlamentaria de Vox, deja el partido y provoca la disolución de la Agrupación
