Brexit entzutetsua jada gauzatu da. Bukatu da 2016an erreferendum bitartez erabaki zena, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzea, alegia. Boris Johnsonek abenduan irabazitako hauteskundeei esker lortu du duela lau urte britainiarrek adierazi zutena gauzatzea.
Irteera arina izan da, orain hamaika hilabeteko trantsizioa egingo baita hainbat sektoretan bi aldeei gehien komeni zaien ekonomia eta merkataritza akordioa bilatze aldera.
Arrantzari dagokionez, are zorrotzagoak dira epeak. Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko adosturiko akordioan jasotzen da arrantza eskubideen inguruko aldebiko ituna ekainaren bukaeran itxi behar dela. Akordiorik lortu ezean, EBko kide diren herrialdeetako itsasontziek galarazita edukiko lukete Gran Sol edo Malvina uharteetako kaletarako sarbidea. Ur britainiarretan daude Europar Batasuneko kalen erdiak.
Estatu frantses eta espainoleko, Irlandako eta Herbehereetako itsasontziek jasango lukete kolperik latzena, herrialde horiek arrantzatzen baitute gehien Erresuma Batuko uretan. EBko kideek, orotara, beren harrapakinen %50 eta %60 artean arrantzatzen dute ur britainiarretan, Bloomberg-en arabera.
Boris Johnson lehen ministroa irmo agertu zen: «Erresuma Batuak argi utzi du EB uzten dugun momentuan arrantzarako bideratutako gure uren inguruko guztizko kontrola berreskuratuko dugula».
Estatu espainolari begira, Arrantzako Konfederazio espainolaren (Cepesca) datuen arabera, akordiorik lortu ezean ur horietan aritzen diren Estatu espainoleko ontziek urtean 9.000 tona legatz, zapo eta oilar arrantzatzeko aukera galduko lukete. Harrapaketa hori 27 milioi euroan baloratuta egoten da. Horren pisua erlatiboki txikia da; izan ere, Estatu espainolak orotara 939.700 tona arrain arrantzatu zituen 2017an.
Hala ere, murrizketa horrek 8.500 lanpostu kinka larrian utz ditzakeela kalkulatzen du patronalak. Pasaiako zenbait itsasontzik lan egiten dute ur britainiarretan. Bertako portuetan deskargatu eta kamioi bidez ekartzen dute gurera.
Inportazio eta esportazioak
Estatu espainolak Erresuma Batutik inportatzen dituen arrantza elikagaietatik %96 arrain, itsaski eta izoztuek osatzen dute. Bestalde, azken urteetan 21.000 tona arrantzako elikagai esportatu ditu Estatu espainolak Erresuma Batura (95 milioi euroan baloratuta). Iaz %28,6 egin zuen behera.
«Erresuma Batuarekin negoziatzea aukera bat da arrantza sektorearentzat, konpromiso politikoak arrantzako esparru jakin batean zehaztu eta, luzera begira, alde bientzat onuragarria izan dadin, ekonomia eta merkataritza arloko elkarlanari eutsiz», esan zuen Cepescako idazkari nagusi Javier Garatek.
Gobernu espainoleko Arrantzako idazkari nagusi Alicia Villaurizekin batu zen Cepesca patronala. Armadoreek beren nahiak helarazi zizkioten –Arrantzako Aliantza Europarrarekin (EUFA) partekatuak–.
Arrantzako akordioa merkataritza askekoarekin lotuta egotea nahi dute, arrantzarako aukeren banaketa mantentzea Erresuma Batuaren eta Europaren artean, elkarrekiko uretarako sarbidea mantentzea eta elkarbanatzen dituzten stocken kudeaketak jarraipena izatea luzera begira.
Los peces buscan aguas británicas
Los stocks pesqueros en el Atlántico nororiental se están desplazando hacia el norte, y algunas especies que antes estaban confinadas en las aguas del sur europeo han ampliado el área que ocupan, con una importante recuperación de las poblaciones de merluza y verdel, aunque las especies habituales en aguas del norte de Europa, por ejemplo el bacalao, se han contraído.
Así lo ha revelado una investigación realizada por un equipo internacional de científicos liderado por el Consejo Internacional para la Exploración del Mar y la Universidad de Aberdeen, en la que ha participado el centro tecnológico Azti Tecnalia, cuyos resultados han sido publicados por la revista “Ecography”.
Según ha informado esta semana Azti en un comunicado, el estudio demuestra que numerosas poblaciones se están desplazando a causa del calentamiento de los océanos y de la recuperación de algunas especies por las reducciones de la sobrepesca.
Las especies del sur, como por ejemplo la anchoa, el chicharro y el lenguado, han ocupado el mar del Norte, el Báltico y el oeste de Escocia porque esas aguas son ahora más cálidas. Si se da este caso, el Brexit puede tener aún más impacto para la flota pesquera vasca.GARA