Topatuk, bere 10. urteurrena dela-eta, hainbat ekimen antolatuko ditu datozen hilabeteetan. Hauen abiapuntu gisa, datorren otsailaren 27an, Gasteizen, egungo komunikazio erronken inguruko mahaingurua antolatuko du gazte komunikabideak. «Komunikazioa etengabeko aldaketan bizi den esparrua da egun eta ekitera bezainbeste eskatzen du hausnartzera egitea», azaldu dute ohar baten bidez.
‘Gazte ahotsa Euskal Herrian. Komunikazio erronkak egun’ izenpean, «gazte ahotsak Euskal Herrian izan duen bilakaera eta erronka eta helburu berriak» aztertuko dituzte. Horretarako, hedabide ezberdinetan ibilbidea duten hainbat gonbidatu gerturatuko dira arabar hiriburura, haien esperientziak elkarbanatu eta erronka berriak aztertu asmoz.
NAIZeko Ion Telleria, Berriako Maider Galardi, Hala Bediko Igor Goikolea eta Topatuko Garazi Condek hartuko dute parte. Dena Arrosa Sareko Maider Kortabarriak gidatuta. «Gazte mundua gazteo begietatik eta ahots propioz kontatzeko urratsak ematea» dute jomuga eta bide horretan kokatu dute hitzordu hau.
Mahaingurua Hala Bedi ondoko lokalean egingo dute Bueno Monreal kalean, 18:30etatik aurrera.