![Hendaiako udalbatzak ahobatez -eta txalo artean- onartu zuen Plaren aldeko mozioa. (Bob EDME)](/media/asset_publics/resources/000/679/930/article_main_landscape/hendaia-kontseilua.jpg)
«Horren beldur ginen eta gertatu da jadanik, David Pla Martin jauna atxilotu berri baitu frantziar Poliziak espainiar agintarien eskuetan uzteko». Esaldi horrekin hasten da gaur eguerdian Hendaiako auzapez izenean udal webgunean plazaratu den agiria.
Hendaiako alkate sozialistak oroitarazi duenez, Pla espainaratzea aurreikusten zuen erabaki judizialari buruz eztabaida izan zen, iragan abenduaren 18an, Herriko Etxean. Are, oroitarazi duenez «biltzarrak aho batez eskatu zien frantziar agintariei utz ziezaioten Pla Martin jaunari Hendaiako bere etxean bizitzen jarraitzen».
Dabid Pla espainaratzeko Kasazio Gorteak harturiko erabakia deitoratu eta preso ohi nafarra Hendaian bizi dadin jarduteko eskatu diote Parisi. Hendaiako Herriko Etxean aho batez onartu dute mozioa. pic.twitter.com/6ZMJLwyijJ
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) December 18, 2019
Horrendako, Plaren atxiloketa salatzeko eta iruindarra espainaratzeko asmoa arbuiatzeko 19.00etan Herriko Etxearen aurrean deitu duten elkarretaratzean parte hartzeko gonbita zabaldu du Ezenarrok.
Agirian irakur daitekeenez «auzapez jaunak herritar oro deitzen ditu arrats honetan, otsailaren 13an, ostegunean, 19 orenetan bil daitezen Herriko Etxearen aitzinean hendaiarrok geure sostengua erakuts diezaiogun David Pla Martin jaunari, erabaki hori ulertezina baitzaigu mugaren bi aldeetan bakegileak taigabe Euskal Herriko egoera baketzeko ahalegin betean ari diren une honetan».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)