NAIZ

Baionako espetxean bere buruaz beste egin zuen migrante gaztea gogoratzeko elkarretaratzeak

Hendaian kokaturik dagoen Migranteak Atxikitzeko Zentroa (CRA, frantsesez) eta Baionako espetxea izan dira migranteen aldeko ekimenen topaleku gaur goizean. 19 urteko gazte magrebiar batek bere buruaz beste egin zuen kartzela atarian ehun bat lagun elkatu dira.

Baionako espetxaren aurrean gaur goizean eginiko elkarretaratzea (Bob EDME)
Baionako espetxaren aurrean gaur goizean eginiko elkarretaratzea (Bob EDME)

Hendaian kokaturik dagoen Migranteak Atxikitzeko Zentrotik (CRA, frantsesez) ihes egin zuen Sofiane izeneko 19 adineko gazte magrebiarrak iragan azaroaren 29an.

Bera bezala, kanporatzeko arriskuan ziren beste lau etorkinekin batera aipaturiko zentrotik hanka egin zuten baina berehala Poliziak atzeman zituen Hendaiako karriketan.

Joan zen abenduaren 3an auzi azkarra egin zieten Baionan. Sofianek sei hilabeteko kartzela zigorra eta Estatu frantsesean izateko bost urteko debekua jaso zituen.

Joan zen otsailaren 26an bere buruaz egin zuen gazteak. Baionako espetxeko zaindariek zerraldo atzeman zuten bere ziegan.

Gaztearen heriotza joan zen ostegun arratsaldean ezagutu zen. Berehala Cimade, Ongi Etorriko Errefuxiatuak, Sos Arrazakeria eta Etorkinekin elkarteek mobilizazioak deitu zituzten, larunbat honetarako, Hendaiako atxikitzen zentroaren eta Baionako espetxearen aurrean.

Lapurdiko hiriburuan ehundik gora lagunek parte hartu dute gaztearen omenez eginiko elkarrekaratzean. Espetxe atarian eginiko ekimen horretan etorkinek pairatzen dituzten eskubideen urraketekin amaitzeko ordua dela aldarrikatu dute.

Irunen ere kezka agertu dute erakunde eta gobernuen aldetik migratzaileei ematen zaien tratuarengatik.