Frantziako lehen ministro Edouard Philippe alderdiekin harremanetan jarri da gaur heldu den igandean egiteko zen udal udal hauteskundeen bigarren itzuliari buruz mintzatzeko.
Estatuko hauteslegoaren %38 baino ez zen botoa ematera hurbildu atzo. Hori dela eta, osasun larrialdiari erantzunez, hauteskundeen amaiera heldu den ekainaren 21era atzeratzea proposatu du Matignonek.
Alderdi gehienek babestuko dutela proposamena ziurtza eman daiteke, azken ordutan kritika handiak jaso baititu Gobernuak hauteskunde prozesua gelditu ez izanagatik.
Frantziako presidenteak, Emmanuel Macronek, agerraldia eginen du gaur 20.00etan. Koronabirusaren aurkako neurri berriak iragarriko ditu. Litekeena da konfinamendu agintzea.
‘Le Journal du Dimanche’ kazetak aurreratu duenez, Macronek ez luke erabateko konfinamendu egitasmoa iragarriko, baizik eta eskualde eta horien araberakoa.
Egunkari horren arabera, zehazki konfinamendu neurriak hartuko lituzkete Ekialde Handia eskualdean (Alsazian eragin berezia izan du izurriteak) eta Ile de Franceko eskualdean (Paris).