Iker GURRUTXAGA

Zuriñe Hidalgo: «Gizarteak ezkutaraztea nahi duen gure zatia azaleratzea ere sanoa da»

Abeslaria, telebista aurkezlea, diseinatzailea... Denetarik egiten du Zuriñe Hidalgok. Bere fonotekan zer daukan kontatzeko eskatu diogu, baina, aldi berean bestelako hainbat gai ere jorratu ditugu 'Hesian' taldeko kidearekin Musikharia saioan.

Audio_placeholder

Zuriñe Hidalgo: «Gizarteak ezkutaraztea nahi duen gure zatia azaleratzea ere sanoa da»

Loading player...
Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko abeslaria. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)
Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko abeslaria. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Gasteiz, Nafarroa, Donostia, Ibiza, Sri Lanka... Hainbat hiri eta txoko aipatu dizkigu Zuriñe Hidalgok bere bizilekuei buruz galde eginda. Bidaiaria da, eta bidaietatik munduko musikez ere ikasten duela esan digu abeslariak.

Sri Lankan egindako bidaiatik, ordea, beste mila istorio ere ekarri ditu Euskal Herrira eta han erositako telarekin egin dituen buruko zinten kolekzioa ere agortu zaio merkaturatu orduko. Amarekin elkarlanean sortutako "amaren eskuak" proiektuaren zati dira buruko zintak, «baina orain konturatu naiz akaso tela gutxitxo erosi nuela» esan du Hidalgok. Dena dela, proiektuak ez du etenik.

Bere fonoteka zen, ordea, Musikhariaren jomuga, eta denetariko kantu eta doinuak bildu ditugu. Lau artista edota lau erreferentzia aletu ditugu Zuriñe Hidalgorekin: Agnes Obel, Bomba Estero, Izaki Gardenak eta Sia.

Musika abiapuntu hartuta, Musikhariak Zuriñe Hidalgorekin bidaiatu du.