Koronabirusaren krisiaren testuinguruan, 286.450 kasu eta 16.465 pertsona hil dira Europan krisia hasi zenetik. Horren harira, hainbat eurodiputatuk Europako Batzordearen lehentasuna, eta Estatu kideek eta pandemiaren kudeaketan parte hartzen duten erakunde guztiena, «bizitzak salbatzea, pertsonen osasuna eta ongizatea babestea eta Covid-19 hedapena berehala gelditzea» dela azpimarratu dute Von der Leyeni bidalitako eskutiz bateratu batean.
Eskutitz hori sinatzen duten Pernando Barrena (EH Bildu), Carles Puigdemont (JuntsxCat), Toni Comín (JuntsxCat), Clara Ponsati (JuntsxCat), Diana Riba (ERC), Milan Brglz (Slovenian Socialist Party), Martin Schiderdewan (Die Linke) eta Nikolaj Villumsenek (Danish Red-Green Alliance) Europako mailako «plan koordinatua» eskatu nahi diote Europako Batzordeari, estatu kideekin, eskualdeetako exekutiboekin, sindikatuekin, enpresariekin eta bestelako eragile sozialekin elkarlanean, «lehen mailako zerbitzua ez den edozein jarduera ekonomiko eta oinarrizko jarduera ekonomiko oro itxi» egin behar direla nabarmenduz.
Ildo horretan, aipatutako planak estatu kideek eta gobernuek administrazio-maila ezberdinek «orain arte hartutako neurriak kontuan hartu» behar dituela azaldu dute. Era berean, Europako planean jasotako neurriek pandemiaren bilakaera estatu kide bakoitzean eta eskualde bakoitzean, eta, pandemiaren garapenaren arabera, gradualki aplikatu behar direla zehaztu dute.
«Planak jarraibide argiak ezarri behar ditu udalerri, eskualde edo estatu batek itxiera osoa edo partziala indarrean sartzen denean, hartu beharreko neurriei eta hartu beharreko jokabideari buruzko argitasuna izan dezan», gaineratu dute.
Halaber, plan horrek Europa barneko osasun-korridoreak ere jaso beharko lituzkeela adierazi dute; ibilbide seguruak, garraiolariek eta oinarrizko materialak ekoizten dituzten enpresak, atsedena hartu, probak egin eta ahalik eta baldintza onenak izan ditzaten bermatzeko.
«Badakigu neurri horrek eragin ekonomiko handia duela, baina uste dugu larrialdi neurriak behar direla krisi honetatik eratorritako egoera larriari aurre egiteko», adierazi dute.
Ondorioz, Europako Batzordeak, estatu kideek eta eskualdeetako exekutiboek «soldaten konpentsazio edo konpentsazio programa» bat sortu behar dutela eskatu dute, langileentzako arrisku-hobaria barne (osasun-langileak, supermerkatuetako saltzaileak, garraiobide publikoko garraiolariak, zaintzaileak, irakasleak …).
Era berean, eta krisian dauden enpresen kaleratze masiboak saihesteko eta porrot orokortua izan ez dezaten, eurodiputatuek uste dute Europako Batzordeak «behar diren baliabideak» eman beharko lituzkela enpresek bizirik irauteko eta langileei ordaintzen jarraitzeko.
Azkenik, estatu kideen mailan, herritar guztiei zuzeneko finantza-transferentziak egiteko aukerakontuan hartu beharko litzatekela uste dute, finantza-transferentziak egiteko aukera izateko eta krisi garaian biztanle guztientzako oinarrizko bizi-baldintzak bermatzeko. Ekintza horiek guztiak finantzatzeko berme bateratua duten «coronabonoak» egiteko proposamenak Europako Batzordearentzat lehentasuna izan beharko lukeela gaineratu dute.