![Rishi Sunak, Ekonomia ministroa, Johnsonen egoeraren berri ematen. (Pippa FOWLER | AFP)](/media/asset_publics/resources/000/695/245/article_main_landscape/sunak.jpg)
Covid-19ak triskantza handia eragin du gaur ere Erresuma Batuan. Hildakoen kopuruak gora egin du berriz eta azkeneko 24 orduotan 938 lagun hil dituela eman dute jakitera.
Asteburuan bazirudien egoera zertxobait zuzentzen ari zela (621 hildako zenbatu zituzten igandean eta 439 astelehenean), baina asteartetik aurrera kopuruek gora eta gora egin dute: 786 atzo eta 938 gaurkoan. Honekin jada 7.097 hildako batu dira.
Gorabehera horiek heriotza bakoitzeko erregistroa egiteko uneak eragin ditzakeela zehaztu dute iturri ofizialek. Beste herrialde batzuetan ere (Euskal Herria ez da salbuespen), asteburuetan izandako hildakoen kopurua txikiagoa izaten ari da.
Argi izpiak ikusi nahiean, egoera lazgarri honetan erietxeetan oraindik tokia badela eta hara eramandako lagunen kopurua ez dela handitzen ari ziurtatu dute Defentsa Ministeritzako eledunek.
Beste arretagune nagusia Boris Johnson lehen ministroaren egoera da, astelehen arratsaldetik erietxe bateko zainketa bereziko unitatea batean dute eta, koronabirusak jota. Azken orduotan zabaldu denez, hobera egin du 55 urteko agintariak.
Zehatzago, ohean eserita egoten lortu duela eta sendagileekin komunikazio ona izan duela jakitera eman dute. Oxigenoa jarri diotela baieztatu dute, baina arnasgailuren beharrik ez duela izan nabarmenduz. Eta neumoniarik ez duela erantsi dute.
Martxoaren 27an jakin zen Johnson kutsatuta zegoela eta geroztik ez da jende aurrean agertu, lehenengo egunetan bideo bidezko deien bidez baizik, itxura txarrean.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)