NAIZ

Euskaldendak eta Euskomerrek ohartarazi dute laguntzarik ezean EAEko denden %20ak itxiko duela

Euskaldendak eta Euskomer merkataritza-elkarteek Lakuako Gobernuari jakinarazi diote sektore horretarako zuzeneko laguntzak ezarri behar direla, horrelakorik ezean, irailean EAko denden %20ak itxiko duela aurreikusten baitute.

Bilboko denda bat ateak itxita, koronabirusaren osasun krisiaren eraginez. (Aritz LOIOLA / FOKU)
Bilboko denda bat ateak itxita, koronabirusaren osasun krisiaren eraginez. (Aritz LOIOLA / FOKU)

Euskaldendak eta Euskomer EAEko merkataritza-elkarteek ohartarazi dute denden %20 irailean itxiko dela sektoreari laguntzeko neurriak abian jartzen ez badira.

Biek batera bidali diote Lakuako Gobernuko Merkataritza Sailari sektoreak Covid-19 pandemiak eragindako krisiaren aurrean duen egoerari buruzko hausnarketa. Hausnarketa horretan, sektoreari eskatzen dio eman behar zaizkion laguntzak eta segurtasuna protokoloak zehazteko lanetan parte har dezala, «gehiengoaren ordezkaritzaren bidez sektorearen eraginkortasuna bermatzeko» neurri gisa.

Ildo horretatik, lehenbailehen eskatu dute «merkataritza-bonu» bat, «gaur egun sektorera bideratzen diren funtsak baino askoz zabalagoa» izango dena, eta saltokiak berriro irekitzea ahalbidetzen den momentutik banatzea funts horiek.

Euskaldendakek defendatu du bonu horrekin batera, «beherapenen eta sustapenen erregimena berehala aldatu behar» dela, «sortutako stocka berehala ez galtzeko».

Era berean, euskal merkatarien konfederazioak sentsibilizazio-kanpainak abian jartzeko eskatu du, kontsumitzaileak txikizkako sektoreak ekonomia eta gizartean duen garrantziaz jabetu daitezen.

Merkatarien beharrak lehenestea

Komunikazio bateratu horretan adierazi dute beharrezkoa dela «Merkataritza Sailaren aurrekontuetan merkatarien beharrak lehenestea haien elkarte eta federazioei eta dendei zuzenean laguntzeko programen bitartez, haien jasangarritasun ekonomikorako eta zehazteke dauden segurtasun-neurriak ezartzeko». Hau da, eskatu dute ez abiatzeko «kanpoko» programarik.

Azaldu dutenez, kanpoko plan horiek «birplanteaketa bat eskatzen dute, beren partidak aipatu zuzeneko laguntzetara berehala eramateko», lehentasunezkotzat jotzen ez dituzten programen aldean.

«Administrazioak partekatutako mezu argiak» ahalbidetu behar direla uste dute, merkatariak jasotzen ari diren eskaintzen «bonbardaketak» saihesteko eta NBE-tan ematen diren «kontrasterik gabeko» erosketak saihesteko. Gainera, «lehentasunez bermatu behar da testak eskuragarri izatea denda ireki aurretik, kutsadurak saihesteko neurri gisa», adierazi dute.