Angelun bizi diren 40.000 biztanleak ezin dira etxetik atera. Euskal Herrian eta mundu zabalean ematen den egoera berdinean daude angeluarrak, koronobirusaren pandemiak eraginda.
Etxetik ordubete baino gehiago ibiltzen badira edo kotxea hartzen badute isunak jasotzeko arriskua dute angeluarrek. Pena handia da, baina ezin dute Lapurdiko txoko honetan lau kilometro eta erdiko kostaldeaz gozatu.«Etxean gelditu» agindua modu zorrotzean bete behar dela nabarmentezen du Angeluko Udalak.
Ikuspegi arras desberdina
Baina egoera hain latza ez izateko udaberriaz gozateko aukera eman nahi izan die Angeluko Udalak. Horrela kostaldeko promenadean ibili ahal izanen dira, ikuspegi arras desberdin batetik gainera. Angeluko Udalak nabarmentzen duenez irudi hauekin ere premiazko lanak egin behar dituztelako etxean gelditzerik ez dutenak omendu nahi dituzte ere.
«Irudi hauek ez dute laguntzen batzuek izanen dituzten oztopo ekonomikoak edo pertsonalak gainditzen. Baina hemen ditugu, Angeluko historiaren une berezi baten lekuko izateko. Honekin batera, aintzindaririk ez duen krisia gainditzeko tresna izan daiteke», gaineratzen du Lapurdiko hiri honetako Udalak. Bide batez, inoiz ez bezala txorien doinuak entzuteko parada ere badela bideo hau nabarmentzen dute.