![Ertzaintzaren kontrola Zarauzko bidesarian. (Andoni Canellada / FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/701/293/article_main_landscape/ertzaintzazarautz.jpg)
Lakuako Gobernuko Osasun Saila astelehen honetan hasi da Ertzaintzako kolektibo osoari proba serologikoak egiten. ErNE sindikatuak jarritako salaketa baten ondotik, ertzain guztiei proba bana egitea agindu zion EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Gasteizko Gobernuari.
Osakidetza joango da hitzorduak ematen eta bere bizilekutik gertuen dagoen ospitalera joan beharko du ertzain bakoitzak. Proba serologikoaren emaitzak Osasun Sailak helaraziko dizkio polizia-agente bakoitzari eta positibo emanez gero, PCR testa egingo zaie.
Segurtasun Sailak gogorarazi du ertzainen eskura daudela zenbait telefono, edozein zalantza edo informazio argitzeko, 08.00etatik 20.00etarako ordutegian.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren agindua
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak apirilaren 29an berretsi zuen bederatzi egun lehenago hartutako ebazpena; horren bidez, Lakuari eskatu zion koronabirusaren probak egiteko Ertzaintzako kide guztiei.
Lan Arloko epaitegiak, Garbiñe Biurrun magistratua buru zela, auzitan zeuden alderdien ikuspuntuak entzuteko bista bat egin zuen apirilaren 29an. Bertan egon ziren Lakuako Segurtasun Saila eta ErNE sindikatua. Langileen ordezkariek kautelazko neurriak eskatu zituzten eta auzitegiak bere aldeko epaia atera zuen.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)
«En Polonia me torturaron e indujeron al suicidio»; entrevista a Pablo González en Rusia
![Aragones-illa](/media/asset_publics/resources/001/145/124/article_thumb_horizontal/aragones-illa.jpg)