Athleticen ostegunean egin zituzten koronabirusaren testak eta, ia bi hilabeteren ondoren, entrenamenduak egiten hasi da igande honetan Lezaman. Asier Villalibrek tronpetarekin zuri-gorri ereserkia jotzen larunbatean egindako deialdiari jarraituz lehen taldeko jokalariak lanera itzuli dira.
헔혀헶헲헿 헩헶헹헹헮헹헶헯헿헲 헲혁헮 헯헲헿헲 혁헿헼헻헽헲혁헮
— Athletic Club (@athletic_eus) May 9, 2020
Lan-saioetara itzultzeko taldearentzako deia‼️#AthleticClub 女 pic.twitter.com/YfSPvS0PIo
Athleticeko jokalariak bakarka egingo dituzte lehenengo entrenamendu hauek. Klubak azaldu duenez, hurrengo iganderarte egunero arituko dira lanean Lezaman. Liga ekainean bueltatzekoa da eta zuri-gorrien asmoa geldialdiaren ondorioz galdutako jarduera fisikoa ahalik eta azkarren berreskuratzea da.
Irudi bitxiak utzi ditu lehen lan saioak. Gaizka Garitano entrenatzailea zein hainbat jokalari maskarekin aritu dira korrika eta beste asko eskularruekin.
️ 58 egun geroago, futbola martxan da Lezaman #AthleticClub 女 pic.twitter.com/D9lbZyJH5C
— Athletic Club (@athletic_eus) May 10, 2020
Entrenamenduez gain datorren egunetan erabakiak hartu beharko ditu klub zuri-gorriak. Garitanoren kontratua ekainaren 30ean amaitzen da eta baita ere Aduriz, Beñat eta San Jose moduko jokalariena.
Beste alde batetik, Athleticek atzo jakinarazi zuen beste talde batzuetan utzita aritu diren Asier Aranak (Gernika), Aitor Aguadok (Deusto), Unai Llorentek (Urduliz), Keenan Mendibelzuak (Getxo) eta Sergio Garciak (Zamudio) ekainaren 30ean amaituko dutela kontratua eta ez dutela jarraituko.