Naiz

Gasteizko ARTgia aretoaren hirugarren urteurrenaren ospakizun festa egingo dute

Erakusketa bat, hitzaldi bat eta performance bat izango dira ospakizunaren ardatzean, eta kontzertu bat eta proiekzio batekin osatuko dute. Ostegunean hasita eta larunbatera bitartean artez eta lagunez beteko da ARTgia.

Pablo Ochoa de Olzak bere lehen erakusketa prestatu du. (Raul BOGAJO / FOKU)
Pablo Ochoa de Olzak bere lehen erakusketa prestatu du. (Raul BOGAJO / FOKU)

Gasteizko ARTgia Sorgune & Aretoak hirugarren urteurrena beteko du laster, eta ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditu bihartik larunbatera bitartean. Hala, Ostegunean Pablo Ochoa de Olza nafarrak ‘En la calle’ erakusketa inauguratuko du. Berarekin batera Xiomara eta Wikki Granadosek osatzen duten La Trama bikotea izango dira kontzertua eskaintzen.

30 urtez bere lana sortu eta kaleak eta pertsonaiak margotu ondoren, bere lehenengo erakusketa aurkeztuko du Ochoa del Olzak. Graffiti eta 80ko hamarkadako street art, pop-art eta espresionismoaren artean nabigatzen, bere bidaiak eta askatasuna izan ditu hizpide.

Ostiralean Eider Iturriagak eta Ibai Arrietak, ‘Berba ta irudia’ lanaren egileek, lehen pertsonan kontzertu argazkilaritzari buruz eta Berri Txarrak taldearen azken biran izandako esperientziaz hitz egingo dute. Musika protagonista, Doctor Sax musikari gasteiztarrak kontzertua eskainiko du Judimendiko aretoan eta rock klasikoenaren errepasoa egingo du bere begirada partikularretik. Hitzaldiaren ostean Doctor Sax-ek ‘Live al sur del sur’ kontzertua eskainiko du.

Urteurrenari amaiera emateko, larunbatean, 12.00etan, Mirena Nafarretek performance labur bat egingo du, ‘Eta zu, zeren beldur zara?’. Ondoren, Judimendi auzoko bizilagunen irudiak eta testigantzak izango dira ikusgai.

Ospakizunak Judimendi Auzoko Jai Batzordearen esku amaituko dira proiekzio bat prestatu baitute Nafarreteren performancearen ostean ikusi ahal izateko.