![Azken egunetan PCR frogak egiteko postu anitz ezarri dira Ipar Euskal Herrian, irudian Donibane Lohizune. Guillaume FAUVEAU](/media/asset_publics/resources/000/728/753/article_main_landscape/covid-testak.jpg)
Covid-19 foku edo cluster berri bat piztu da Baigorrin. Akitania Berriko ARS agentziak France Bleu irrati kateari baieztatu dionez koronabirusa Baigorri inguruko gazteen artean hedatu da azken egunetan eta iturburuan «bizi sozial handia» duen norbait legoke. Horren aurrean transmisio katea eteteko neurriak hartu dituzte.
Dozena bat pertsona lirateke PCR probetan positibo eman dutenak eta haien artean gehienak gazteak dira. Hortaz, pertsona hauekin lotura duten inguruko lagun eta senideei testak egin dizkiete azken orduetan. Horrez gain, PCR frogak dohainik egin ahal izateko gune bat jarri dute osasun zerbitzuek Baigorrin.
Kutsatuez gain, lehen proban negatiboa eman duten zenbait lagun ere isolatu dituzte, modu horretan, transmisio katea erabat eteten dutela ziurtatzeko. Lagun hauei zazpi egunen buruan beste PCR froga bat egingo diete, izan ere, ARS agentziako arduradunen esanetan posible da birusa hastapenetan bada lehen frogan ez antzematea eta egun batzuen buruan garatzea.
ARS agentziak birusarekin amaitzeko modu hoberena transmisio katea etetea dela azpimarratu du argitaratu dituen azken agirietan eta, aldi berean, isolamenduarekin birusa desagerrarazten dela oroitarazi du. Adibide bat Ziburun pasa den astean sortu zen fokua izan daiteke, izan ere kasu hartan foku berria antzeman bezain laster protokoloa martxan jarri zuten eta kutsatuak izan zitezkeen pertsona guztiak isolatuz birusaren hedatzea ekidin zuten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)