Maite UBIRIA BEAUMONT
HIRIBURU

Murgiltze eredua arriskuan dagoela agerian utziko dute gaur Hiriburun

Baste Quieta ama eskolan euskarazko murgiltze eredua plantan emateko egitasmoa debekatuz Bordeleko erretoreak harturiko erabakia salatuko dute gaur goizean Hiriburun antolaturiko mobilizazioan. Atzo, Hezkuntza Nazionalaren egoitzan, Parisen, euskal delegazio batek egoera bideratzeko egindako bilerak ez zuen emaitzarik eman.

Hiriburuko Baste Quieta ama eskolak ikasturte hasiera zaila izanen du aurten. Eskolako arduradunek udako oporraldiaren aitzin jakin zutenez, Bordeleko erretoreak ez du aintzat hartuko zentroak «%100ean euskaraz jarduteko» prestaturiko esperimentazio egitasmoa. Gurasoen, irakasleen eta Hiriburuko Udalaren sostengua izan arren egitasmoa baztertua izan da eta erabakiak arrangura handia eragin du. Finean, Hiriburun egin duten bezala Ipar Euskal Herriko beste hainbat herritan sortu daitezkeen proiektu pedagogikoak berdin oztopa ditzaketelako aurrerantzean Frantziako Hezkuntza arduradunek.

Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Erakasleak eta Seaska elkarteek mobilizazioa deitu dute, gaur, 10.00etan, Baste Quieta ama eskolan ematen den egoera salatzeko eta murgiltze eredua defendatzeko. Hain zuzen, xede horrekin hautetsien delegazio bat Parisera joan zen atzo eguerdian. Hezkuntza Nazionaleko ordezkariekin izandako hitzordu horretan euskarazko murgiltze eredua bermatzeko lege koadroa finkatzeko beharra nabarmendu zuten.

Max Brisson senatariak eskatu zuen hitzordua uda garaian eta, bilera egin ondoren, delegazioaren argudioak «entzunak» izan zirela nabarmendu zuen hautetsi biarriztarrak. «Bilkurak ordu eta erdi iraun du eta adeitsua eta teknikoa izan da», zehaztu zuen.

Frantziar Hezkuntza Nazionalak Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoan euskarazko murgiltze esperimentazioa debekatzeko hartu deliberoa aipatzeaz gain, euskarazko murgiltze sistemaren geroa mahaigainean izan zutela azaldu zuen, bestalde, Alain Iriart Hiriburuko auzapezak. Bilerak emaitza zehatzik ez zuela utzi onartu zuen auzapez abertzaleak. «Ez zen engaiamendurik izan, baina ez genuen hori ere espero lehenengo solasaldi batean», azaldu zion GARAri Iriartek. Auzapezak Lapurdiko herrian euskarazko ama eskola irekitzeko egitasmoa gaur-gaurkoz kinka larrian badela aitortu zuen. «Errekurtsoa ezarri dugu eta, berriz ere debekua baieztatzen badute, egoera larria izango da murgiltze ereduarentzat», onartu zuen. Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz lanean segituko badute ere, erabakia aldatzeko «mobilizazioarekin jarraitzeko beharra» azpimarratu zuen Iriartek.

«Errepublikako hizkuntza»

Hiriburuko egitasmoa oztopatu ondoren erabakiak ez diola euskarari eraso egiten nabarmendu dute Hezkuntza Nazionaleko ordezkariek. Alta, euskalgintzan eta euskal hautetsien artean kezka handia bada, dagoeneko eredu berdina garatu duten eskolak jomugan har ditzaketelako. Are, Paue ete Bordeleko ordezkariek 0-3 urte arteko zikloa derrigorrezkoa bilakatzen duen legeari heldu diote murgiltze ereduari ezarritako muga azaltzeko orduan. «Errepublikako hizkuntza ofizial bakarra» frantsesa izanik, murgiltze eredua «legearen kontrakoa» izan daitekeela aditzera eman dute.

Euskal Elkargoa erabaki horren kontra agertu da. Hala, murgiltze ereduari lege bermea ematea aldarrikatzen duen mozioa onartu zuen uztailean. 5.500 lagun baino gehiagok izenpetu dute, berriz, Hiriburuko eskolako gurasoek Internet bidez zabaldu duten eskaera.

 

Campaña para el aprendizaje del euskara de adultos en Nafarroa

Bajo el lema «La próxima, en euskara. Hurrengoan, euskaraz», un total de 36 entidades locales de Nafarroa, el Gobierno a través de Euskarabidea, los euskaltegis y las escuelas oficiales de idiomas han puesto en marcha una nueva campaña para fomentar el aprendizaje del euskara entre la población adulta del herrialde.

En una comparecencia ante los medios, el director gerente de Euskarabidea, Mikel Arregi, indicó que los adultos interesados en aprender euskara pueden matricularse en los 30 euskaltegis existentes en Nafarroa, tanto públicos como privados. Para conocer todos los detalles de la campaña ha animado a visitar la página web de la misma.

Las clases se darán de manera presencial, guardando las pertinentes medidas sanitarias derivadas de la pandemia del coronavirus, aunque se contempla la posibilidad de mantener la enseñanza a través de medios telemáticos en el que caso de que la fórmula presencial no tuviera lugar y fuera necesario.

Arregi anunció que, por tercer año consecutivo, el Ejecutivo convocará becas para facilitar el acceso al aprendizaje del euskara y explicó que han destinado a este fin na partida de 190.000 euros.

Una vez que la convocatoria se publique en el BON a lo largo del mes de setiembre, se contará con un plazo de tres semanas para poder solicitar las becas. GARA