Baionako Herriko Exeak bart gauean baieztatu zuen, Chaho Kaian kokatzen den haur eskola itxi behar izan dutela bertako agente batek covid-19a antzemateko testean positiboa eman ondoren.
Bestalde, Prefekturako erabakia goiz honetan heldu da Larrainera. Frantziar Hezkuntza Nazionala eta Akitania Berria Eskualdeko Osasun Agentziarekin batera, Pirinio-Atlantikoetako prefekturak Larraineko eskola hestea erabaki du irailaren 9an, Ximun Accoceberry auzapezordeak KAZETA.EUSi baieztatu dion gisan.
Baionakoaren kasuan, langileak gaixotasunaren sintomak sumatu zituen joan zen ostiralean, eta zuhurtziagatik astelehenean ez zen lantokira joan.
Astelehen arratsaldean egin zioten testa aipaturiko langileari eta emaitza positiboa agertu zenez gaur, astezkena, haurtzaindegia ixteko erabakia hartu dute.
Bertze hainbat langilek sintoma arinak sumatu zituzten asteburuan zehar. Osasun protokoloa jarraikiz, hamalau egunez isolaturik izanen dira.
Langile horiek ez ziren ez da ere lanera azaldu astelehenean. Atzo testa egin zieten eta emaitzak jaso ondoren beste hiru langile positibo eman dutela baieztatu du Baionako Herriko Etxeak. Gauzak horrela haur eskola ondoko zortzi egunetan itxita izanen dela iragarri du.
Larraineko eskola
Larrainen ama eskolari dagokionez, bertan lehen hezkuntzako hamasei ikasle bateratuak dira klase bakar batean eta horietariko batek positibo eman du koronabirusaren testean. Ikaslea eskolan egon da irailaren 1etik 4ra. Hori dela eta, ikastetxea hetsi eta mementoz ez dakite noiz idekiko dituzten berriz ateak.
Ximun Accoceberry auzapezordeak azpimarratu duenez, Herriko Etxea begirale baizik ez da izan. «Eskualdeko Osasun Agentziak du dena agintzen. Protokolo bat hitzartua dago eta komunikazio ofiziala badira hamar minutu jaso dugula. Eskolako zuzendariak atzo eman zigun kasu positiboaren berri, geroztik ez dugu berririk», deitoratu du.
«Biztanleek eta kazetariek deitzen digute eta ezin diet deus erran, ez dugulako informaziorik, soilik prefekturaren erabakia», salatu du.
Beste ikasleek testak egin beharko lituzkete, baina auzapezordeak jaso dituen lehen informazioen arabera, zailtasunak lituzkete hitzorduak hartzeko.
6 herritar ingresaturik Baionako erietxean
Berez, Covid-19 gaitzaren lehendabiziko kasua Donibane Lohizuneko Urdazuri ikastetxe publikoan baieztatu zen joan zen ostiralean. Irakasle batek positibo eman ostean, hainbat lankide berrogeialdian ezarri ziuzten. Izan ere ikasleekin zuzeneko kontakuak ez zinenez egon, eskolak nolmalasunez zabaldu zituen bere ateak joan zen astelehenean.
Bestalde, Eitbk zabaldu duen informazioaren arabera, Baionako erietxean sei herritar ingresaturik daude Covid-19ak dutelako. Horietarik bat zaintza berezietako zerbitzuak lukete.