Ibai AZPARREN

‘Haserre gaua’ deitu du Sortuk Bilbon, Igor Gonzalez Solaren heriotza salatzeko

Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotzaren ostean, Gobernu espainolaren «inakzioa» salatzeko eta espetxe-politikaren aldaketa bat exijitzeko, ‘Haserre Gaua’ izeneko mobilizazioa deitu du Sortuk Bilbon larunbat gauerako.

Bilboko manifestazioa salbuespen legidiaren kontra, Igor Gonzalez sola presoa hilda agertu ondoren.(Aritz LOIOLA/FOKU)
Bilboko manifestazioa salbuespen legidiaren kontra, Igor Gonzalez sola presoa hilda agertu ondoren.(Aritz LOIOLA/FOKU)

Larunbateko 21.00etan, Bilbon Gobernu espainolak duen Ordezkaritzaren aurrean, egin du deialdia Sortuk, «espainiar Estatuari ozen adierazteko salbuespenezko espetxe politikarekin amaitu behar dutela». Ekimena igandeko goizeko 9.00ak arte izango da.

Mobilizazio nagusia gaueko 21.00etan izango da eta, ordu erdi geroago, hitzartze nagusia eta borrokarako kantak. 22.00etan mahai inguru bat antolatu du Sortuk, presoen aldeko aktibismoaren inguruan. Presoei gutunak bidaliko zaizkiei eta «eteneik gabeko oroimenta eta salaketa» burutuko dute.

Sorturen iritziz, euskal preso politikoei salbuespeneko espetxe-politika ezartzen zaie, «espetxe-politika kriminala». «Aurreko astean Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotzaren lekuko izan ginen. Zigorraren hiru laurdenak beteta eta gaixo egon arren, gatibu jarraitze zuen. Hori ezin da berriz gertatu. Presoek ezin dute bahitu politiko gisa jarraitu», salatu dute.

Ildo horretan, oinarritutako espetxe-politika albo batera utzi eta presoak etxera bidean jartzea Gobernu espainolaren esku dagoela gogoratu dute. «Bere esku dago sufrimendu honekin amaitzea. Azken batean, berak dauka bake eta bizikidetza lortzeko giltza», azaldu du Sortuk.

 

Sortuk salatu du 49 direla, Igor Gonzalez Sola kontatuta, euskal preso politikoei Estatu espainol eta frantsak aplikatzen dizkieten politiken ondorioz hildako pertsonak Euskal Herrian. «Aski da! Euskal Herrian bakearen eta askatasunaren alde borrokan ari gara. Mendeku politika honekin amaitu behar da», nabarmendu dute.

Horregatik guztiagatik, «espetxe-politika anker honekin nazkatuta» dauden herritarrei dei berezia egin die protestaldi honetan parte hartu dezaten. Gainera, koronabirusa dela eta, segurtasun neurriak errespetatuko direla gogoratu dute: hidrogela egongo da eskura eta distantziak bermatuko dira.

Horrez gain, komunak jarriko dira. Parte hartu nahi dutenei eskatzen diegu gaua pasatzeko arropa egokia, esterilla, musukoa eta 'Gora Herria' kamiseta ekartzeko.

Igor González Sola euskal preso politikoa Martuteneko espetxean hil zen joan den ostiralean. Bere ziegan aurkitu zuten hilotz. 2005eko martxoan atxilotu zuten Donostian, eta aurtengo martxoan bete zituen zigorraren hiru-laurdenak. Bilbokoa zen, eta 47 urte zituen. Bere buruaz beste egiten saiatu zen behin baino gehiagotan.