![Ohi bezala, bi asteburutan zehar garatuko da programazioa. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/733/445/article_main_landscape/Ziortzako_musika_zikloa.jpg)
Ziortzako Kontzertuak antzinako musika zikloaren XXXII. edizioa «programa erakargarriarekin» abiatuko da asteburu honetan Propitia-Sydera orkestra barrokoaren eskutik. Antolatzaileek pohar bidez jakinarazi dutenez, Saskia Salembier sopranoa eta Pedro Gandia biolin-jotzaile eta zuzendaria izango dira irekiera emanaldian.
Halaber, zikloan izango dira Thomas Ospital eta Ainhoa Barredo organistak (irailaren 13an), La Grande Chapelle Albert Recasensen zuzendaritzapean (irailaren 19an) eta Vocalia Taldea eta Conductus Ensemble (irailaren 20an), Basilio Astulezen eta Andoni Sierraren zuzendaritzapean, hurrenez hurren. Saio guztiak 18.00etan hasiko dira.
Ohi bezala, kontzertuak bi asteburuetan izango dira baina aurten, lau musika jardunaldiak segurtasun berme guztiekin egiteko salbuespenezko neurriak hartu dituzte antolatzaileek: esparruaren desinfekzioa, maskara derrigor erabili beharra, eskuak sarreran desinfektatzea, nahitaez tenperatura hartzea, gutxieneko segurtasun distantzia mantentzea eta edukiera mugatua.
Gonbidapenak eskaera ordenaren arabera banatuko dira eta egunean bertan jaso ahal izango dira Ziortza-Bolibarren, kontzertua baino bi ordu lehenagotik. Eskaera ziortzakokontzertuak.eus webgunean egin beharko da eta gehienez ere lau gonbidapen emango dira pertsonako. Kontzertuak streaming bidez emango dira webgune berean.
Aurreko edizioetan bezala, BBK-k aukera emango du Bilbotik zuzenean joateko autobusez Ziortzako Kolegiatara. Irteera Elkano kaleko 5ean izango da, Txabarri jauregiaren aurrean dagoen autobus geralekutik, eta gonbidapena berretsita duten pertsonak bakarrik igo ahal izango dira.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)
«En Polonia me torturaron e indujeron al suicidio»; entrevista a Pablo González en Rusia
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)