Bilboko itsasadarretik piraguaz jeitsi dira larunbat eguerdian dozenaka lagun, Aranjuezeko espetxean aita eta ama preso dituen bi urteko haurraren egoera salatzeko eta hiruak Euskal Herrira ekar ditzaten.
‘Irati gurasoekin Euskal Herrira’ herri ekimenak deitutako piragua martxa eguerdian abiatu da Bilboko itsas museotik. Hasteko, hamar pertsonek osatutako taldetan banatu dira, segurtasun neurriak hartzeko.
Gehienak alokatutako piraguetan, euskal presoak eta Irati eta haren gurasoekiko elkartasuna zabaldu dute Ibaizabaldik.
Euskal Presoen, Irati ta gurasoen aldeko martxa izugarri gaur Bilboko uretatik!#EuskalPresoakEuskalHerrira#IratiGurasoekinEHra pic.twitter.com/dw8hfB21SB
— Irati Gurasoekin #IratiGurasoekinEHra (@IratiGurasoekin) September 12, 2020
«Euskal presoak, etxera», «Espetxeak apurtu», edo «Denok batera, presoak kalera» oihukatuz dozenaka pertsonek arraun egin dute 'Irati gurasoekin Euskal Herrira' lema eta ikurra zeramaten banderak erakutsiz.
Gaurko argazki gehiago!
— Irati Gurasoekin #IratiGurasoekinEHra (@IratiGurasoekin) September 12, 2020
Piragua martxa izugarria egin dugu!
Elkartasuna Bilbotik zabalduz...#IratiGurasoekinEHra pic.twitter.com/UtcPS3a9Uj
Aldarrikapenak ere gurekin eraman ditugu, Bea, Zapi eta Irati gurekin izan arte!
— Irati Gurasoekin #IratiGurasoekinEHra (@IratiGurasoekin) September 12, 2020
♀️#IratiGurasoekinEHra pic.twitter.com/XNEsOD3L5s
Irati 2018ko martxoaren 8an jaio zen Aranjuzeko espetxean eta aita eta ama bertan ditu preso. 2021ean 3 urte beteko ditu, eta espainiar legediak agintzen du haurrak 3 urte betetzean bere gurasoengandik banatu behar dela.
Horregatik, Irati eta bere gurasoen eskubideak bermatzeko, eta sakabanaketak ezartzen dituen arriskuak saihesteko, Irati eta gurasoak Zaballako espetxera ekartzea exijitzen du Irati gurasoekin Euskal Herrira izeneko Bilboko Alde Zaharreko herri ekimenak.
Halaber, Zaballako espetxea amatasuna eta aitatasuna zein haurren eskubideak errespetatuak izan daitezen prestatzea eskatzen dute, hau da: Modulu mistoa zabaltzea eta Euskal Herriko espetxeen menpeko pisuak irekitzea, erregimen irekian. «Finean, haurren zein gurasoen eskubideak bermatuko dituen espetxe-politika aplikatzea eskatzen dugu», adierazi dute.
Piraguako martxa hau orain arteko plataformaren azken ekimena izan bada ere, uda osoa darama joan den ekainean aurkeztu zen aldarrikapen hori zabalduz.
Izan ere, elkartasun mezuak Euskal Herriko eta atzerriko hainbat tokietatik hamaika mezu eta argazki jaso ditu, 'Irati gurasoekin Euskal Herrira' dioten pegatinen, puxiken edo poltsen irudiekin mendi tontorretan zein hondartzetan, eta sare sozialen bidez zabaldu egin dituzte.