Alberto Viedma Morillas euskal preso politiko iruindarraren lagun batek ezustekoa jasan zuen igande honetan, errepidean, Almeriako espetxetik (1.005 km) Iruñera bueltan. A-23 autobian, Monreal del Campo inguruan kotxean zihoala, gurpila lehertu zitzaion, Etxeratek sare sozialetan astelehen honetan azaldu duenez.
Alberto Viedma Morillas euskal preso politikoaren lagun batek ezustekoa jasan zuen atzo, errepidean, Almeriako espetxetik (1.005 km) Iruñeara bueltan. A-23 autobian, Monreal del Campo inguruan kotxean zijoala, gurpila lehertu zitzaion #InposatutakoArriskua #dispertsioastop pic.twitter.com/MnPm0psYHi
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) September 14, 2020
Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunek osatzen duten elkarteak esan du Viedma Morillasen lagunak «ezuste handia» jasan zuen arren, zorionez autoa menderatzea lortu zuela eta gainontzeko minik ez zuela hartu.
«Beste behin ere zoriak ekidin du matxura honen ondorioak larriagoak ez izatea», gaineratu du Etxeratek bere Twitter kontuan.
Estatu espainolak eta frantsesak euskal preso politikoen senide eta lagunei ezarritako bidaia luzeek 1.000 zauritu inguru eta 16 hildako eragin dituzte dagoeneko.