Willis Drummond musika taldeko kideak ama hizkuntza du euskara, baina auzoko eskolan hasi zenetik, zazpi urterekin, hizkuntza galtzen hasi zen, eskolan frantsesez irasasten baitzuten. Konturatu zen ama hizkuntza ia erabat galdua zuela aiton-amonekin komunikatzeko zailtasunak atzeman zituenean. Euskarazko musika aditzen zuen etxean, eta ez zuen ulertzen, baina sentitzen zuen horren parte zela. Horregatik eman zuen izena AEKn, 17 urterekin.
Itziar Ituño aktorearen ama saiatu zen Basauriko ikastola bakarrean matrikulatzen alaba, baina ez zuen lortu. Ez zegoen tokirik. Eskola publikora sartu zen Ituño orduan, eta A ereduan ikasi zuen, gazteleraz. Ez zegoen besterik. Ohartu zen ez zela gai euskaraz esaldi bat esateko, eta ikasteko premia sentitu zuen. 19-20 urterekin eman zuen izena AEKn.
Ituño eta Ekiza euskara ikasteko arrazoiei buruz mintzatu dira AEKren kanpaina baten baitan, eta honek bideoa kaleratu du sare sozialetan. Elkarrizketa sakonago baten lehenengo atala argitaratu dute oraingoz, baina gehiago etorriko direla ohartarazi dute.
Euskaraz ikastera bultzatu zituzten arrazoietaz aparte, euskaltegian izandako esperientzien berri ere emango dute bi artistek.