
Kirats Teatro Repelente antzerki taldearen bereizgarria inklusiboa dela da, nahiz eta beraiek uste duten etorkizunean ezgaitasunak dituzten pertsonekin aritzea «normalizatu» egingo dela eta pentsaezina irudituko zaigula beste mota bateko antzezlanik.
Bitartean, Donostiako kaleak «argiztatu» nahi dituzte euren proposamen artistikoekin. Oraingoan ‘Mariage d'Amour’ lana prestatu dute, Maite Agirrek zuzendutakoa, eta Xabi Madina eta Nerea Iglesias protagonista dituena.
Nahiago dute publikoarentzat sorpresa izatea, ustekabean kaletik haiekin topo egitea baina aurreratu digute irailaren 17an Donostiako erdialdean izango direla, eguerdi partean. Era berean, eguraldiak baimena emanez gero, datozen asteetan bestelako emanaldiak eskaintzeko intentzioa agertu dute.
Nahiz eta publikoaren erantzuna eta jarrera ikuskizunean bertan eragina duen, ez da inprobisazio bat, asko ensaiatutako lana baizik. Maite Agirrek azaldu digunez, bi errealitate siko-fisiko desberdin erakisten digu piezak: «protagonista bat bere gurpildun aulkian mugitzen da, beste dantza pertsonala eskainiz, oso dinamikoa, elegantea. Beste protagonista, bere musikarekin, saiatzen da dantza horretan sartzen, nahiz eta dantzaria ez izan».
Gipuzkoako Aldundiaren Oreka egitasmoaren barruan kokatzen da proiektua. Kolorearekin elkarteak antolatua da, Agerre Teatroren kolaborazioarekin.

Bilbo y toda Gipuzkoa, cerrados también al haber pasado la incidencia 400

«Normalena nire bizitza 2018an itzaltzea izango zen; zorionekoa naiz»

Ola de solidaridad, también en Euskal Herria, con la portera que recibió insultos machistas

La cepa británica duplica los casos graves y no queremos asumir lo que esto significa

¿Qué hay de mi vacunación si no estoy entre el 6% inmunizado en estos tres meses y medio?

Canarias protesta por la presencia de atuneros vascos procedentes de aguas de Senegal
‘Welcome 2 America’, el disco inédito que Prince grabó en 2010 saldrá a la venta en julio

J Martina: «Gu oso poperoak sentitzen gara»
