![Iruñeko Condestable jauregia. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/568/050/article_main_landscape/condestable.png)
EHGAM taldeak antolatuta «Buruari ekin bazterrean» izeneko LGTBI jardunaldia egingo da Iruñeko Kondestable jauregian urriaren 3an. Maskulinitate ez hegemonikoak izango da aztertuko den lehen gaia. Kepa Yecorak aurkeztuko du bloke hau eta lehen mintzaldia Jokin Azpiazuren eskutik etorriko da, «Maskulinitatea arazo? elkargune, dilema eta auziak feminismo eta LGTB* politiken artean» titulupean. EHUko irakaslea da Azpiazu eta Joxemi Zumalabe Fundazioan aritzen da. «Maritxuak, subertsiboak ala cisheterozentratuak?» tituluarekin izanen da bloke honetako bigarren mintzaldia eta Ibai Fresnedoren ardura izanen da. Victor Gilen «Etxeko neskatoa. Maskulinitatea eta zaintzak» mintzaldiak itxiko du bloke hau.
Bigarren blokeak feminismo inklusiboa aztertuko du eta Xabier Sanchezek aurkeztuko du. «Izaki xelebreen matxinada. Esparru politiko feministak, unibertsaltasun matxinatu berri baterako» mintzaldia izanen da bloke honetako lehena eta Laura Macaya gizarte hezitzailearen eskutik etorriko da. Ondoren, Sejo Carrascosa kuir analistaren txanda izanen da, «Quae nos dementia cepit? Gorputz politikoa: aliantzak edo konplizitateak?» izeneko mintzaldiarekin. Abel Huete aktibistak itxiko du blokea «Eta abizena... Marika??» mintzaldiarekin.
Hirugarren blokean PrEPen kudeaketaz arituko dira eta Oskar Sadak aurkeztuko du. Jorge Garrido, David Urra eta Mikel Otxotorena izanen dira hizlariak. Jadunaldia ixteko «Poligonoko bakarrizketak» ikuskizuna izanen da David Priegoren eskutik.
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)