Durangoko Plateruenaren itxierak oihartzun zabala izan du. Albisteak sortu duen harridura eta tristuraz gain urte luze hauetan bertan izandako bizipenak gogoan izan dituzte herritar, musikari, idazle zein kulturgintzan lanean ari direnek euren txioetan.
Denek eskertu diete Plateruenako arduradunei egindako ahalegina eta etorkizunean beste proiekturen bat abian jarriko denaren esperantza ere agertu dute.
Musikaren alorretik Olatz Salvador, Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin eta Anarik, besteak beste, Plateruenan bizitako uneak izan dituzte gogoan.
Bereziki baloratu genuen bertan izandakoetan jasotako zaintza guztia.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) September 30, 2020
Eta elkar zaintzen ez badugu, hiltzera kondenatuta gaude.
Eskerrik asko emandako aukerengatik @plateruena pic.twitter.com/cfGgOV3f90
Ez, ez da posible, ezin liteke @plateruena ! Nire 60. Urteurrena bertan ospatzeko gelditu ginen 50.a ospatu genuenean...#PlateruenaEzItxi
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) September 30, 2020
( @landergarro -k proposaturiko traolari ekiten). https://t.co/6toaFvIm4u
Zenbat kantu, txalo, zauri, egonez, mozkor, mosu, besarkada, laztan, ukabilkada, estasi, aje ta buelta berriro... zenbat bizipen muturreko. Eskerrik asko bihotzez @plateruena https://t.co/ouhCL76X10
— Mikel Urdangarin (@txatxamatxali) September 30, 2020
Abestu, dantza egin, hitz egin, ebtzun, kontzertuak, antzerkiak, bertsoak, mundua konpondu, konspiratu...
— A N A R I (@anarirena) September 30, 2020
Zenbat gauza kabitzen den zu bezalako hutsune batean, @plateruena!
❤️ pic.twitter.com/J04rqRsurt
Garen gorputzeko atal puskak galtzen ari bagina bezala... Oraingoan Plateruena, arnasgune, taupa eta garuna.
— bIDEhUTS (@bidehuts) September 30, 2020
Eskerrikasko handi bat Bidehutseko partaideon partez. pic.twitter.com/b3Nzme8WO9
Bertsolaritzaren mundutik, Igor Elortzak ere Plateruena gogoratu nahi izan du twitter hari batekin. Bertsozale Elkarteak ere eskertu du kafe antzokiak egindako lana.
Egun on, txorierritarrok.
— IGØR (@ielortza) September 30, 2020
Urte digital sabatikoa dut 2020a, baina gaur sartu-irten bat egingo dut, Durangoko @plateruena ri buruz haritxo bat idazteko.
Kulturaz, diruaz, jendeaz, balioez, bizitzaz.
Hutsune handia @plateruena-k euskal kulturgintzan utziko duena.
— Bertsozale Elkartea (@Bertsozale) September 30, 2020
Mila esker bertsolaritzaren alde egindako ekarpenarengatik.#kulturaseguruada#kultura#kulturgintza #bertsolaritza pic.twitter.com/CkiJOUAlvM
Beste kultur eragile batzuek ere babestu dute Plateruena.
Kontzertu aretoei zuzendutako laguntzen zain jarraitzen dugun bitartean gure aretoak ixtera kondenatuta daude @plateruena https://t.co/5H1rGRuiwb mila esker urte hauetan egindako lanagatik!
— Kultura Live (@kulturalive) September 30, 2020
Eskerrik asko egindako lanagatik eta euskal kulturgintzaren #TaupaDA izateagatik. Urtea amaitu bitartean elkarlanean jarraituko dugu @plateruena https://t.co/tjmhHy8rlQ
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) September 30, 2020
Durangoko Udalak
Durangoko Udalak ere balioan jarri nahi izan du Plateruena Kafe Antzokiak «herrian eta haratago utzitako ondarea».
«Bi hamarkadez Durango euskalduntzeko eta kulturgintzan suspertzeko lana egin duen elkarlekua izan da Plateruena Kafe Antzokia. Aurrerantzean, beste bide batzuetatik bada ere, lan horretan bidelagun izango garela zalantzarik ez dugu. Garai hauek bereziki zailak dira kulturgintzarako eta ostalaritzarako, eta Durango euskalduntzeko lana beti izan da zaila, beraz urte luzeetan eginiko lana eskertu nahi dugu Udaletik», adierazi du.
Gainera, Plateruena Kafe Antzokiak egoeraren berri eman zionetik «elkarlanerako prestutasuna» erakutsi duela adierazi du Udalak.
Urte bukaera arte ekimenak egongo diren arren, Durangoko Udalak iragarri du hausnarketa prozesu bat irekiko duela «durangarrekin eta eragile ezberdinekin batera, etorkizunean Plateruenaz gozatzen jarraitu ahal izateko».