NAIZ
DONOSTIA

Irudika 2021 topaketaren irudia sortzeko egonaldi birtuala antolatu du Euskal Irudigileak elkarteak

Euskal Irudigileak elkarteak ‘Murgiletak 2021’ izeneko «egonaldi birtualen» eredu berria sortu du, hurrengo urteko Irudika ilustrazio profesionalen topaketaren irudia sortzeko. Osasun egoeraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan ditu antolatuak zituen aurrez aurreko egonaldiak.

Deialdi berriaren bidez Irudika topaketen irudi berria hautatuko da. (IRUDIKA)
Deialdi berriaren bidez Irudika topaketen irudi berria hautatuko da. (IRUDIKA)

Euskal Irudigileak elkarteak ‘Murgiletak 2021’ izeneko «egonaldi birtualen» eredu berria sortu du datorren urteko Irudika topaketaren irudia sortzeko, euskal ilustratzaileen elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala da eta Gasteizeko Artiumen urriaren 29tik 31era egitekoa zen aurtengo edizioa, on line izango da.

Salbuespen gisa, eta osasun arloko krisiaren ondorioz, elkarteak bertan behera utzi ditu Irudika 2021 egonaldiak, eta horren ordez «egonaldi birtualen eredu berria» sortu du, Murgilketak 2021 izenarekin. Horretarako, indarrak batu ditu Uruguaiko Ikus Arteen Institutu Nazionalarekin, eta elkarte hegoamerikarrak gonbitea egin dio Irudikari, «ekitaldi interesgarri gisa», Estatu espainiarraren ordezkari izateko Uruguaiko VII. Ilustrazio Sariketan.

Hain zuzen, Irudikak 1.000na euroko bi accesit sortu ditu, EAEko egile batek eta Espainiako Estatuko beste batek Irudika topaketa ordezkatzeko Uruguaiko Ilustrazioaren VII. Sariketako Katalogoan. Gainera, bi pertsona horietako batek sortuko du Irudika 2021 topaketarako irudia Uruguaiko egile batekin batera.

Murgilketak 2021 egonaldia egiteko eskaerak urriaren 10ra bitarte aurkez daitezke eta informazioa eta oinarriak www.irudika.eus web orrian, deialdien atalean, daude eskuragarri.