naiz

«Hilzorian» dago Israelek atxilotu eta gose-greba abiatu zuen palestinar bat

Israelen atxilotutako palestinar bat duela ia 80 egunetik gose-greban dago, eta orain, «hiltzeko zorian» aurkitzen da, astelehenen honetan Israelgo B'Tselem GKEak ohartarazi duenez.

Israelgo ekintzaileak atxilotu administratibo palestinarrak askatzeko eskatzen, Maher Al-Akhras barne. (Ahmad GHARABLI/AFP)
Israelgo ekintzaileak atxilotu administratibo palestinarrak askatzeko eskatzen, Maher Al-Akhras barne. (Ahmad GHARABLI/AFP)

Yihad islamikoarekin lotura izatea egotzita atxilotu zuen Israelek Maher Al-Akhras, 49 urteko palestinarra. Nablusetik hurbil atzeman zuten, okupatutako Zisjordania iparraldean, eta gero administrazioak atxilotu zuen.

Atxiloketa erregimen honek Israeli ahalbidetzen dio ezein kargurik eta kondenarik ez duten palestinarrak gehienez ere sei hilabetez preso mantentzea.

Al-Akhrasek gose-greba abiatu zuen bere atxiloketa administratiboarengatik protesta egiteko. Bere osasun egoerak nabarmen okerrera egin zuen, eta Tel Aviv hegoaldeko ospitale batean dago irailaren hasieratik.

«Hilzorian dago», jakinarazi du B'Tselem GKEak ohar baten bidez.

Ramallah hiriko erdigunean, hamarnaka manifestarik bere askapena eskatu dute astelehenean. «Gure herriak ez du utziko Maher Al-Akhras erortzen», agertu du Khader Adnane palestinarrak, zeina behin baino gehiagotan atxilotu duen Israelek eta gose-greba egin zuen.

Mohammed Shtayyeg Palestinako lehen ministroak galdegin du Maher Al-Akhrasen askatu dezatela eta Israelek atxiloketa administratiboak eten ditzala.

Presoaren abokatuek, era berean, Israelgo Gorte Gorenaren aurrean eskatu zuten Al-Akhrasen askapena. Azken honek astelehenean bere erabakia atzeratu zuen, esanez kasua oraindik ikertzen ari direla.

Atxiloketa administratiboak giza eskubideen aurkako erasoak direla defendatzen dute eginbide honen aurkariek. Atxiloketa molde honek ustez «arriskutsuak» izan litezkeen pertsonak gatibu mantentzea posible egiten du, segurtasunaren atzakiarekin, ezin direlako haien aurka lortutako frogak publikatu.

Abuztuaren bukaeran, 355 palestinar inguru zeuden administratiboki atxilotuta, tartean bi adingabe, B'Tselem GKEaren datuen arabera.