![Eudelen batzar orokorra 2019an. (Jon URBE/FOKU).](/media/asset_publics/resources/000/744/117/article_main_landscape/Eudel.jpg)
Ohar baten bidez, EH Bildu alkateek adierazi dute «kezkatuta» daudela pandemiaren hedapenarekin eta «birusaren hedapenari eta horren ondorio sanitario, sozial eta ekonomikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez dagoelako».
Zentzu horretan, erakundeen arteko lankidetza «areagotzeko eta hobetzeko» unea dela uste dute koalizio subiranistako alkateek.
«Garai gogorrak bizitzen ari gara guztiok, eta horrek gure indar guztiak elkartzea eskatzen du. Beharrezkoa ikusten dugu Jaurlaritzak udalekin batera elkarlanean aritzea, pandemiari eta haren ondorioei aurre egiteko. Erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa dela uste dugu, eraginkorragoak izateko», adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Eudelen presidenteordeak.
Era berean, osasun baliabideak «modu partekatuan» erabiltzeko eskatu dio Alkortak Lakuako Gobernuari.
«Gure herrietan baheketa bat egin behar izan denean, sarritan hedabideen bitartez izaten dugu horren berri. Gure udalerrietako datuen berri ere hedabideen bidez izaten dugu, nahiz eta semaforo gorria izan eta egoera larria izan. Beharrezkoa da informazioa guztion artean partekatzea, dauden baliabideak guztion artean partekatzea, modu horretara eraginkorragoak izango garelako birusaren aurkako borrokan», azpimarratu du.
Horrela, Alkortak Eudelen ostegun honetako zuzendaritzaren bileran eskatuko du adinekoen egoitzetako datuak eta ikastetxeetako datuak egunero udaletara iristea.
Neurriak zorroztea
EH Bilduko alkateek ere neurriak zorroztuko dituzte. Jakitera eman dutenez, eraikin publikoetako segurtasun neurriei buruzko informazioa zabalduko da, segurtasun neurriak zorroztuko dira, birusaren hedapena geldiaraztea helburu duten udalerri bakoitzerako neurri egokiak aztertuko dira...
Gainera, pandemiari eta horren ondorio sozial eta ekonomikoei aurre egiteko eta erabakiak modu partekatuan hartu ahal izateko, koalizio subiranistako alkateek tokiko eragileekin batera lan egiteko esparruak eratuko dituzte.
Zentzu horretan, kaltetuenak diren sektoreei laguntzeko baliabideak behar direla azpimarratu du Alkortak.
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)
La peña Sanduzelai denuncia que la Policía española le amenazó con una multa de un millón
![Loiu](/media/asset_publics/resources/001/133/476/article_thumb_horizontal/loiu.jpg)
El piloto del avión que debía deportar a Youssef se niega a despegar con el joven a bordo
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)