![Mekanika behartuak](/media/asset_publics/resources/000/748/841/article_main_landscape/tabakalera_mecanicas_forzadas.jpg)
Tabakalerak Lau Pareta aretoko (1. solairua) ateak ireki ditu, Medialabek bultzatutako eta Oihane Iraguen eta Jonathan García Lana ‘Tunipanea’ artistek garatutako ‘Mekanika behartuak’ instalazioa aurkezteko.
Tabakalerako Medialabek aurkeztutako proposamen berri hau bi diziplinaren hibridazioaren emaitza da: Oihane Iraguen artista bisualak proposatutako bideo-instalazioa eta Jonathan García Lana ‘Tunipanea’ sortzaile eta luthier esperimentalak gauzatutako robotika musikala.
Proiektatutako bideo-pieza bat da, gorputzean oinarritutako eduki performatiboa duena. Bideoan erregistratutako mugimenduak partitura bat idazten du, denbora errealean, zeina materialtasunera iristen den ‘Tunipanea’-k sortutako pieza mekanikoetan automata musikal hibrido baten bidez. Horrek zati mekanikoak hartzen ditu piano zahar batetik, ondoren dimentsio handiko metalofono modular bat osatzeko.
‘Mekanika behartuak’ instalazioak sortzaileek sormen-metodologia eta hizkerak zeharka lotzeko moduak esploratzeko egiten duten ahalegina ere jorratzen du.
Tabakalerak bi artistak gonbidatu ditu lehen aldiz lankidetzan aritzera. Horrela, azaldu dutenez, Medialabek, alde batetik, Tabakalerako laborategiaren nortasuna eta praktikak islatzen dituen ildo bat landu nahi izan du (fabrikazio digitala, teknologia, lutheria esperimentala) eta, bestetik, praktika klasikoena, bideo-artea kasu (kasu honetan, Iraguenen lanean irudikatua).
Pieza hau Tabakalerak Summer Sessions egonaldi programan izan duen lehen parte-hartzearen emaitza da. Arteari eta teknologiari buruzko nazioarteko erresidentzia-seriea da Summer Sessions, eta Rotterdamgo V2_Lab for the Unstable Media delakoak babesten du mundu osoko kultura-erakundeen sarearekin batera. Azaroan zehar bisitatu ahal izango da instalazioa Tabakaleran, eta ondoren, Summer Sessions sareko zentroetara abiatzea da asmoa.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)