Covid-19arengatik atzeratutako zenbait partida jokatuko dira asteburu honetan Asobal Ligan, eta honekin lehen itzulerari amaiera emango zaio. Bidasoa-Irunek 9. jardunaldikoa jokatu beharko du eta Helvetia Anaitasunak 14. jardunaldikoa.
Irundarrek Barça handia hartuko dute larunbat honetan Artalekun (12.00, Gol TV eta LaLigaSportsTV). Urriaren 17an jokatzekoa den, baina etxekoek atzerapena eskatu zuten covid-19ko bi kasu positiborengatik. Sailkapeneko lehen bi sailkatuak dira, baina gipuzkoarrek ezin izango dituzte katalanak aurreratu garaipena lortuz gero. Sei puntuko aldea dago Asobal Koparako txartela duten bi talde hauen artean.
Hori bai, Gabonak gertu daudela, bi puntuak eskuratu nahiko dituzte bidasotarrek euren zaleei eskaintzeko.
⚔️ ¡Duelo estelar este sábado para cerrar este 2020!
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) December 18, 2020
🆚 @FCBhandbol.
🕛 12:00 horas.
📺 @Gol.#BIDBAR #SacyrASOBALenGol pic.twitter.com/1XBNMLgADv
Anaitasuna, zaleen laguntzarekin
Bestalde, igandean (12.30) Anaitasunak Liberbank Cantabria Sinfin hartuko du Anaitasuna pabilioian. Neukrta hau azaroan zen jokatzekoa, baina aurkariak zenbait kasu positibo zituen. Nafarrek Koparako txartela dute jokoan. Gogoratu behar da aurtengo formatua aldatu egin dela. Zortzi taldek jokatuko dute txapelketa: iazko irabazlea (Barça), anfitrioia (kasu honetan Madrilen jokatzen da) eta Ligako sei onenak.
Momentu honetan Anaitasuna bederatzigarren dago sailkatuta, seigarrenak dituen puntu berdinekin (18).
Lehen itzuliko azken partida honek beste albiste on bat dakar. Izan ere, bazkide diren zale guztiek zuzenean ikusi ahal izango dute partida berriro ere Katedralean. «Azkenean! Faltan botatzen genituen», adierazi du Quique Dominguez Anaitasunako entrenatzaileak.
⭕️AVISO IMPORTANTE⭕️
— Helvetia Anaitasuna (@AnaitasunaBM) December 18, 2020
Todas las personas abonadas de @Helvetia_ES #Anaitasuna podrán acceder el domingo a la Catedral para ver el partido contra @bmSinfin
No se pondrán entradas a la venta
Imprescindible presentar el abono de esta temporada
Más info 👇https://t.co/XEkGq0JyeQ
Garaipena lortzeko helburuan, taldea «ikaragarrizko motibazioarekin» dagoela ziurtatu du galiziarrak, «igandea polita izan dadin eta urtea ondo agurtzeko». Hori dena, «nortasun ezaugarriak» galdu gabe.
Valladoliden aurka galdutako partidak Anaitasunaren ibilbide bikaina moztu zuen. Izan ere, iruindarrek lau garaipen jarraian lotu zituzten eta igandean berriro hartu nahiko dute norabide positibo hori.
Aurrean Liberbank Cantabria Sinfin izango dute. Quique Dominguezen ustez, geldialdi ugariak direla-eta, bere lehiakortasun erritmoa gehien sufritu eta nabaritu dituen taldea da. «Hori dena baino lehen, ausartuko nintzateke esatera eskubaloi onena, erakargarriena eta alaiena egiten zuen taldea zela», azpimarratu du Anaitasunako entrenatzaileak.