Urtarrilaren bederatzian zabaldu zituena teak Biarritzeko mediatekan ikusgai den erakusketa berria. ' Sorginkeria, jukutriak eta dantzak' izenburupean, Claude Labat historialariak idatzitako 'Sorcellerie Manigances & Sarabandes' liburua du abiapuntu. Bertako testuak eta irudiak (Marko ilustratzailearenak) ikusi ditzakegu Nora Arbelbide mediatekako langileak kultur tartean azaldu digunez, Irisarriko Ospitalea ondare heziketa zentroak egindako erakusketa honetan.
Helburua ez da ikustaldi huts bat, publikoarengan zer pentsa eragin nahi luke, aro modernoaren hasierako Europako mentalitateak ulertzeko atea irekitzea du xede. Horretan lagungarri izango dira hilabete honetan zehar gaiaren inguruan antolatuko diren mintzaldiak ere.
Euskaraz nahiz frantsesez jarraitu daiteke otsailaren 20a bitarte ikusgai izango den erakusketa, eta bisita gidatuak egiteko aukera ere bada.
Hitzordua hartu behar da, Biarritzeko mediatekara dei eginez (0033) 05.59.22.28.86 telefono zenbakira hain zuzen ere.