Ursula Von der Leyenek txio baten bidez iragarri du AstraZenecak covid-19aren aurkako txertoaren bederatzi milioi dosi gehiago emango dizkiola Europako Batasunari.
Step forward on vaccines.@AstraZeneca will deliver 9 million additional doses in the first quarter (40 million in total) compared to last week’s offer & will start deliveries one week earlier than scheduled.
— Ursula von der Leyen (@vonderleyen) January 31, 2021
The company will also expand its manufacturing capacity in Europe.
«Aurrerapausua txertoetan. AstraZenecak bederazi milioi dosi gehiago entregatuko ditu lehen hiruhilekoan, guztira 40 milioi dosi, aurreko asteko eskaintzarekin alderatuta eta aurreikusitakoa baino astebete lehenago hasiko da entregekin. Gainera, enpresak Europan txertoak ekoizteko gaitasuna handituko du», erantsi du.
Europako Batzordeak iazko abuztuan itxi zuen AstraZenecarekin kontratua, bere txertoaren 400 milioi erosteko. Joan zen astean tirabirak izan ziren Brusela eta konpainiaren artean, txertoak entregatzeko orduan konpaina honek izan zituen atzerapenak direla eta. AstraZenecak urteko lehen hiruhilekoan 100 milioi dosi entregatzeko konpromisoa hartu zuen, baina gero zifra hori 80 miloira jaitsi zuen. Orain, Von der Leyenek ontzat eman duen azken iragarpenarekin, horren erdia baino ez du entregatuko datozen asteetan.
Hirugarren txertoa
Oxford eta AstraZenecarena Europako Batasunean erabiliko den hirugarren txertoa da, Pfizer-BioNTech eta Modernarenarekin batera. Europako Batzordeak ostiralean eman zion merkaturatzeko baimena, Sendagaien Europako Agentziaren (EMA) oniritzia jaso ostean. 18 urtetik gorako pertsonekin erabili ahal izango da.