NAIZ

Egungo gazteak, kopla zaharraren doinuz; bolo-bolo dabil Chill Mafiaren bideoa

Pandemia garaiak astindutako gazteriaren egunerokoa irudikatu (edo parodiatu) du Chill Mafia talde nafarrak. Youtuben egun bakar batean 40.000 ikustaldi bildu ditu bideoak.

Euskaraz eta Xabier Leteren lan aski ezaguna baliatuta, astindu ederra eman du Chill Mafia talde naparrak aste hasiera honetan. Egun bakar batean 40.000 ikustaldi bildu dituzte jada bere ‘Gazte arruntaren koplak’.

Musika aldetik eta sormenari dagokionez laudorio ugari jaso ditu lanak sareetan, ia aho batez. Zenbait ikamika eragin dute letrak eta erabilitako formak, ordea.

Pandemia garaian bizi-bizia izaten ari da gazteriaren inguruko eztabaida, eta aldagai hau kantuan sartzen ez bada ere, euskal gazteen bizimodu, joera eta aje irudikatu ditu Chill Mafiak. Batzuen ustez errealitatea islatuz eta besteen ustez, aldiz, parodiatuz. Sare sozialekiko zaletasuna, drogen erabilera edota gurasoen etxetik alde egiteko zailtasunak aipagai dira kantuan.

Hauxe Leteren kantuaren bertsio berritua (1976. urteko jatorrizko abestitik zeozer berdin utzi dute Chill Mafiakoek, Fidel Castro aipatzen duen zatia esaterako):

«Kantatzera noazu bertso bat edo bi


herenegun jarriak gazte arruntari


Julen, Xabier, Iñaki, Ander edo Mattin


gauza ederra denik ez ukatu niri,

gauza ederra denik ez ukatu niri.

Goizean jaikitzean lehenbiziko gauza


Instagram ireki eta nolako zalantzak


neska gazte politen argazkiak, latzak,


erreakzio pare bota eta sartzen naiz saltsan,
erreakzio pare bota eta sartzen naiz saltsan.



Ohetikan altxatu eta armairua ireki


prozedura hura ulertu ezinik nabil


Lurrean hautsa hartzen arropa uga
ri

usai txarra isurtzean ez naiz jartzen larri


kolonia pixka bat eta kalera oso mani.

Meme bat egiteko ez nabil oso mantso


sei kolektibok jo egin nahi ninduten atzo


Ronaldinho bezala ez begira eta ixo


nahikoa daukat burutik izateaz gaixo,

nahikoa daukat burutik izateaz gaixo.

Kalera irtetean hau da komeria


munipa pare batek geldi nautenean


porruak, armak edo beste zerbait bila

nire 'Biosolan'-a aurkitu ezinean


bitamina falta nabaritu agian.

Ez nihoan oso gaizki etxe eta ikastolan


gauza txarrak eginik lapurtzen altxorrak


futbolera jolasten ez banintzen ona


atezain jarriko naiz ez sartzeko gola


merendoletan drogak, Fanta, Coca-cola.

Lana ederra egin dut Unira joateko


drogak-eta saltzeko eta ere ikasteko


ikasi eta gero berriz ikasteko


aitaren etxera buelta lanik ez balego


azkenean familiarekin badaukat apego.

Semearen semeetatik badator semea,

batzuk nahiago keta besteak emia,

batzuek maria alkohol mota ugariak

horrela jarri zuen Jaunaren legeak,

horrela jarri zuen Jaunaren legeak.

Gaurko eguna ere bota degu bada

gazte mugimenduan egiten pintadak

Marin berriz lehiatu nau bere free-style

igoal mozkor banabil saiatuko gara,

igoal mozkor banabil saiatuko gara.

Ez nail ni gizon txarra baina zer arraio

Fidel Castro izateko ez banintzan jaio

estudioan egiten det makina bat saio

koadrilaren ondoan afaldu det iaio

orain ohera noa bihar arte aio».