NAIZ

AstraZeneca txertoa jartzen hasi dira gaur Euskal Herrian, zehazki Baionako erietxean

AstraZeneca txertoaren 1.600 dosi atzo heldu ziren Baionako erietxera. 50 bat osasun langile txertatu dituzte gaur eta ondoko egunotan txertaketa zabalduko dute beste hainbat osasun zentrotara. Handik aurrera 65 urte adin baino gutxiago duten herritarrei ezarriko zaie aipaturiko txertoak.

AstraZenecak adinaren aldetik mugak izanik ere txertaketaren zerbait azkartzen lagundu behar luke. (Guillaume FAUVEAU)
AstraZenecak adinaren aldetik mugak izanik ere txertaketaren zerbait azkartzen lagundu behar luke. (Guillaume FAUVEAU)

Frantses estatuaren Osasunaren Agintaritza Gorenak (HAS) bere onirizia eman zion hilaren 2an ovid-19ren aurkako AstraZeneca izeneko txertoari.

Osasun langileri eta 65 urte arteko herritarrei emanen dioten txetoaren lehenengo 1.600 dosi atzo heldu ziren Baionako erietxera.

Iragan urtarrilaren 7an bertan hasi zen txertaketa prozesua Ipar Euskal Herri mailan. Pfizer-BioNTech konpostuarekin abiatu zen osasun langileen txertaketa hori. Horri esker 50 urte baino adin gehiago duten 750 osasun langile inmunizazioa jaso dute geroztik.

Zehazki 600 osasun langilek Baionako erietxean bertan jaso zuten txertoa eta gainerakoek lurraldeko beste hainbat osasun zentroetan.

Horretaz gain dozena erdi bat txertatze zentroak zabaldu ziren, bereziki Lapurdi eta Nafarroa Beherean, eta zahar egoitzetan ere egoliar txertzatzeari egin zioten.

Hain zuen, Jean Castex frantses lehen ministroak joan zen ostegunean iragarri zuenez asteburu honetan frantziar Estatuaren egoitzetan bizi diren eta txertoa jartzeko eskaera bete duten adineko guztiek bederen lehen dosia jarrita izanan dute.

50 langilekin hasi dira

AstraZeneca txertoaren banaketak txertaketaren erritmoa azkartu behar luke. 65 adin baino gutxiago duten osasun langile guztiei tratamendua ematea ahalbidetuko duelako.

Baionako erietxeko arduradunek baieztatu dutenez gaur bertan 50 langilek txerto berria hartuko dute.

«Ondoko egunotan txerto gehiago jasotzea espero dugu eta horrela txertaketa prozesua lurraldearen bertze osasun zentroetan garatuko dugu baitaere osasun langile gehienak, arlo pribatukoak barne, babesteko xede», azaldu dute aipaturiko iturriek agiri baten bidez.