NAIZ

Omenaldi berezia jaso dute Hondarribian Alfonso Sastrek eta Eva Forestek

Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean Alfonso Sastreri eta Eva Foresti zuzendutako omenaldia hartu du larunbat honetan. 2007an hil zen Forest, eta Sastrek 95 urte bete ditu gaur. Opari gisa, Sastrek 198an idatzitako «Zutoin beltza» lanaren irakurketa dramatizatua plazaratu dute.

Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean egindako omenaldia. (Gorka RUBIO/FOKU)
Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean egindako omenaldia. (Gorka RUBIO/FOKU)

Alfonso Sastre eta Eva Forest (2007an hil zen) senar-emaztek omenaldi berezia jaso dute gaur Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean. Izan ere, 95 urte bete ditu gaur Sastrek, eta bere «Zutoin beltza» lanaren irakurketa dramatizatua plazaratu dute opari gisa.

1986an idatzi zuen Alfonso Sastre dramaturgoak ‘La columna infame’ lana eta, eta aurreko astean Fito Rodriguez idazleak lan horren irakurketa dramatizatua estreinatu zuen Bilboko Bizkaia Aretoan, Joxe Arregi torturatua hil zeneko 40. urteurrena bete eta Torturaren Aurkako Egunaren testuinguruan. Olatz Beobidek zuzendu du obra eta Klara Badiolak, Asier Hernandezek eta Dorleta Urretabizkaiak interpretatu dute Manu Gaigneren musikarekin.

1630ean, peste bubonikoaren sasoian, Milanen izan ziren gertakarien oroitzapenarekin abiatzen da lana. Ondoren, «Espainiako tortura klasikotik» hasita ezagunak, diren hainbat gertakari literario eta errealen gaineko ibilbidea marrazten du.

Torturatzeko metodoak, tokiak, izenak edota irudiak kontakizunaren pieza isolatuak badirudite ere, elkarrekin jarrita sistemak erabili ohi duen praktika baten irudia osatzen du, izan den sistemaren «zutabea» azalaraziz.

Alfonso Sastre Madrilen jaio zen, 1926ko otsailaren 20an, eta bertan, gaztetatik, literatur jarduera bizia garatu zuen, antzezlanen nagusitasunarekin. Bere ibilbide pertsonalaren ezaugarri nagusiak konpromiso politiko eta soziala eta erregimen frankistaren salaketa izan dira. Azken hamarkadetan oso lotuta egon da Euskal Herriarekin, eta Hondarribian bizi izan da.

Eva Forest Bartzelonan jaio zen 1928an, eta editore, eleberrigile, saiakeragile, ipuin-idazle eta borroka sozialekin konprometitutako idazlea izan zen. Burgosko prozesuan zehar, Euskadirekiko Elkartasun Batzordea sortu zuen Madrilen. 1974an Carrero Blancoren aurkako atentatuari buruzko 'Operación Ogro' liburua idatzi zuen. Ezker abertzalearekin lerrokatuta, senatari izendatua izan zen Herri Batasunaren izenean. 2007an hil zen.