
Astelehean hasi zen zabaltzen Intxaurrondoko Pedro Gomez Nieto eta Cesid-eko Juan Alberto Peroteren arteko elkarrizketaren grabaketa eta bertan aipamen oso zehatza egiten zaie Joxean Lasa eta Joxi Zabalari, tiro banaz erahil zituztela, beren hilobiak eginarazi ondoren. Beren herrian, Tolosan, oihartzun berezia izan du grabaketak, beraz, eta larunbat honetan ehunka lagun atera da kalera, hori salatzera.
Bi gazteen argazkiak mobilizazioaren buruan zirela, bi lerrotan banatuta kalez kale ibili dira partehartzaileak, Sortuk eginiko deialdiarekin bat eginez. Pankartan, aitortza eta ereparazioarekin batera ez-errepikatzeko bermeak eskagai ziren.
Lasa eta Zabalarekin batera Euskal Herrian tortura jasan duten guztiak gogoan hartu dituzte manifestariek. Zenbaki bat erakutsi dute, kartelen bitartez: 5.657, hauxe baita Euskal Memoria Fundazioak egiaztatua duen torturaren biktimen kopurua (horietariko gehienak Paco Etxeberriaren taldeak egin eta Lakuako Gobernuak egiaztatutako txostenean agertzen dira).
Sorturen Gipuzkoako arduradun politiko den Haimar Altunak, grabaketa honen aurrean gobernariek entzungor jokatu dutela nabarmendu du. Eta galdera zuzena luzatu die Iñigo Urkullu eta Maria Chivite lehendakariei, Idoia Mendia EAEko lehendakariorde eta PSEko agintari nagusiari, edota Gobernu espainoleko ordezkari den Denis Itxasori: «Ez ote dute ezer esaterik?».
Ehunka lagunek salatu dugu Tolosan, aste honetan entzun ditugun audioek #tortura Euskal Herrian sistematikoa izan dela demostratzen dutela.
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) February 27, 2021
Ez al dute ezer esateko horri buruz @iurkullu @IdoiaMendia @DenisItxaso eta @mavichina ? Ez al dute ezer egiteko asmorik?#5657torturatu pic.twitter.com/Y4REN1GU1f

Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

Polígono de Tiro de Bardenas, «medioambientalmente sostenible» según el Ejército español

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria
