NAIZ

Oiartzungo Ugaldetxo industriaguneko plastikozko lantegi batean piztutako sutea, itzalita

Aislamientos Arellano enpresan, Oiartzungo Ugaldetxo pabiloi industrialean, asteazken honetan piztu den sute ikusgarria itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da zauriturik izan, baina kalte materialak handiak izan dira.

Alcampo ondoan piztu da sua. (NAIZ)
Alcampo ondoan piztu da sua. (NAIZ)

Oiartzungo Ugaldetxo industriagunean dagoen Aislamientos Arellano enpresaren lantegian sutea piztu da gaur asteazkenean, 13.30ak aldera, Lakukao Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Sugarrekin batera ke ugari eragin du, hortik kilometro batzuetara ikus ahal izan da.

Alcampo hipermerkatuaren atzekaldean kokatzen da lantegia. Bertan suhiltzaileak, Ertzaintza eta Oiartzungo udaltzainak, eta anbulantzia bat edo beste ere egon dira lanean.

15.30ak igaro ondoren, sua kontrolpean geratu da, baina suhiltzaileek bertan jarraitu behar izan dute lanean, arratsaldeko 18.00etan guztiz itzali eta alde egin duten arte. Suhiltzaileen iturriek adierazi dutenez, enpresaren instalazioetako kalteak handiak dira. Gainera, inguruko ibilgailu eta pabiloi batzuek ere kalteak jasan dituzte.

Dirudienez, poliestirenoa biltegiratuta zuten lantegian eta su handia eragin du. Kalte gehiena lokalak izan du, eta ez da inguruko paniloietara pasatu.

Ez da zauritu larririk izan baina langileren bat artatu behar izan dute, kea arnasteagatik-edo.