Asier Aiestaran

Zierbena eta Kaiarriba izan dira Distantzia Luzeko Euskadiko txapeldun aurten ere

Bizkaitarren traineruak gizonezkoetan eta gipuzkoarrenak emakumezkoetan iaz lortutako garaipenak errepikatu dituzte Legution erlojuaren aurka jokatu den estropadan. Argi utzi dute neguko eta udaberriko probei garrantzia ematen dietela, eta prestaketa oso ongi bideratuta daukatela udarako.

Kaiarriba elkarteko arraunlariak garaipena ospatzen. (@actraineras)
Kaiarriba elkarteko arraunlariak garaipena ospatzen. (@actraineras)

Zierbenak, gizonezkoen mailan, eta Donostiarrak, emakumezkoenean, iaz lortutako garaipenak errepikatu dituzte gaur Legution jokatu den traineruen Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan.

Bizkaitarrek argi erakutsi dute beste behin negu-udaberriko hitzorduei garrantzia handia ematen dietela eta 21:04.21ko denborarekin nabarmen nagusitu dira, hasieratik amaierara. Bigarren postua Donostiarrarentzat izan da, zortzi segundora, eta hirugarren Ondarroa izan da, hamarrera.

Emakumezkoetan, Kaiarriba elkartea izan da azkarrena, Oriorekin lehia estu-estua izan ondoren. Donostiarren denbora 15:41.48 izan da eta 1,04 segundorengatik menderatu dute oriotarren ontzia. Lehen luzean oriotarrek denbora hobea egin dute (7:32, Kaiarribak baino lau segundo azkarrago), baina bigarrenean donostiarrak izan dira estropada irauli dutenak.

Emaitzak

Gizonezkoak

1. Zierbena  21:04.21
2. Kaiarriba  21:12.34
3. Ondarroa  21:14.49
4. Orio  21:15.87
5. Hondarribia  21:17.28
6. Getaria  21:43.76
7. San Juan  21:45.82
8. Deustu  21:46.90
9. Arkote  22:01.85
10. Zarautz  22:48.16
11. Mutriku  23:24.63

Emakumezkoak

1. Kaiarriba  15:41.48
2. Orio  15:42.52
3. Hondarribia  15:49.26
4. San Juan  16:01.36
5. Tolosaldea  16:01.86
6. Deustu  16:09.41
7. Zarautz  16:51.69

Gizonezkoen B ontziak (lehiaketaz kanpo)

1. Kaiarriba  22:10
2. Orio  22:17
3. San Juan 22:54
4. Deustu  23:14