Gazte Ekintza dinamikaren baitan hainbat lagunek bi protesta egin dituzte, gaur ostegunean goizean, Angelun eta Donibane Lohizunen. Etxebizitzen metro karratuk egiten duen prezio altua agerian uzteko afixak ezarri dituzte eta Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute.
Alde batetik, luxuzko higiezinak saltzen dituen Donibane Lohizuneko Barnes Immobilier agentziara eta bestetik Angeluko Carmen Immobilier bulegora eraman dute «Ipar Euskal Herriko gazteok gure herrietan bizitzeko ditugun zailtasunak» salatzea xede zuen protesta.
Gazteek ez dute kexa agentzia barrura eraman soilik, karrikan ere oinezkoei informazio-oharrak eskaini dizkiete ekintzaren nondik-norakoak azaltzeko.
Hedabidetara igorritako baten bidez Gazte Ekintza dinamikaren sustatzaileek azaldu dutenez, «badira hamarkadak herri mugimenduak egoeraren larritasunaz oharrazi eta espekulazioaren zein hedapen urbanoaren aurka borroka egiten duela» Alta, covid-19ak eragindako krisi anizkoitzaren testuinguruan «azken urteotako joerak areagotu direla», nabarmendu dute ekintzaileek.
Bigarren etxebizitzen eskaria igo dela eta Lapurdiko kostaldeko zenbait tokitan metro karratuak egiten duen prezioak %15ean emendatu dela oroitarazi dute agirian.
«Agerikoa da langile klase eta herri sektoreen –tartean gazteok- alokairurako eta are gehiago jabetzarako aukerak zinez urriak direla» adierazi dute, «eskubidetzat baino, etxebizitza merkatuaren legearen araberako salgaitzat hartzen duten politikek» sortzen dutela «egoera lazgarri hau» gehituz.
Joan zen larunbatean Euskal Elkargoak onartu zuen Tokiko Etxebizitza Planak jorratzen duen hipotesi nagusiarekin ez datozela bat adierazi dute Gazte Ekintza dinamikako partaideek.
Azaldu dutenez, «etxebizitza sozialen kopurua emendatzea aipatzen bada ere, gutiegi aurreikusten direla iruditzen zaigu, baina, funtsean, eraikitzearen logika da gaitzesten duguna, ikuspegi sozial eta ekologikotik anitzez ere jasangarriagoa litzateke gaur egun existitzen den etxebizitza parkearen banaketa justuagoa egitea».
Arazo konplexuari eremu ezberdinetatik erantzuteko beharra
Gaurko ekimenak higiezin agentzietan egin badituzte ere, «lurra eta etxebizitzaren
problematika hau arrunt konplexua dela» jakingainean badirela oharra egin dute gazteek.
Haatik, «instituzioen, saltzaileen eta alokatzaileen esku ere badira arazoa konpontzeko giltzak» mahaigaineratu dute.
Banan-banan harturik, erakundeen kasuan Tokiko Urbanismo planen baitako ahalmdirela neurriak hartu - lurren erostea, etxebizitzen berritzea, etxebizitza sozialen kopurua handitzea eta bigarren etxebizitzen gaineko zerga ezartzea- aipatu dute.
Saltzaileei zein alokatzaileei, berriz, beraien herrikideekiko «jarrera etikoagoa» har dezatela ahal zaiela eskatu uste du etxebizitzaren arazoai loturik den soldaten eta orohar «bizibaldintza duinen» eskaerari heltzeko beharra nabarmendu duen Gazte Ekintzak.
Finean, azkenaldion etxebizitza eskubidea izatearen aldeko herri frente bat osatzearen alde egin diren deialdiak ontzat emanez, «instituzioetatik, arlo sozialetik, ikuspegi ekologikotik, laborantzaren mundutik, gazte mugimendutik mobilizatzeko tenorea dugu» erran du aipaturiko dinamikak, Ipar Euskal Herriko herritarren gehiengoaren babesa luketen «bestalako etxebizitza politikak» martxan emateko alde ageztuz.