NAIZ

Motor gidari bat hil da Irun parean auto baten aurka talka egin ostean

Motozikleta baten gidaria hil da igande honetan GI-636 errepidean, Irun parean, auto baten aurka talka egin ostean. 44 urte zituen eta Irunen bizi zen. Guztira hiru lagun hil dira Euskal Herriko errepideetan asteburu honetan.

Intervención de la Ertzaintza ajena a la información. (ERTZAINTZA)
Intervención de la Ertzaintza ajena a la información. (ERTZAINTZA)

Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, motozikleta baten gidaria hil da igande honetan GI-636 errepidean, Irun parean, auto baten aurka talka egin ostean. Honda markako motozikleta gidatzen zuen.

Ezbeharra 16.00ak aldera gertatu da, GI-636 errepideko 14. kilometroan, Donostiarako noranzkoan, eta errepidea itxi behar izan dute momentu batez.

Ertzaintza eta osasun-langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin motozikletaren gidariaren bizia salbatzeko. 44 urte zituen eta Irunen bizi zen.

Asteburuko hirugarren heriotza

Asteburu honetan euskal errepideetan hil den bigarren motor gidaria da, eta guztira hiru lagun hil dira Euskal Herrian asteburu honetan izan diren errepide istripuetan.

Atzo, 23 urteko gazte bat hil zen Zadorra etorbidean, Gasteizko iparraldean, errepidetik atera ostean. Istripua 17.00ak aldera gertatu zen, eta, antza denez, ez zen beste ibilgailurik tartean. Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuen gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Horrez, gain 87 urteko gizonezko bat hil zen atzo gauean Zeberion, gidatzen ari zen lur orotako ibilgailua errepidetik atera eta ibilgailua mendi-mazela batetik behera erorita. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek bertaratu egin ziren eta suspertzan saiatu ziren arren, gizona hil egin zen.